Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: AGK

Autorea: Hainbat

Iturriaren izena: Gabon dut anuntzio. Arantzazu 1999

Argitalpen-datuak: Multikopiatua, Arantzazu, 1999, 10 or.

Iturriaren urtea: 1999

Orrialde-kopurua: 10

Testu-kopurua: 8

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: 3.4.1. Sorta

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: I. Paper-sorta: 5 orri (29,7 x 21 cm) - Grapaz josita. II. Alde bietatik daude idatzita orriak: testuak eta doinuak sailean. Kanta gehienak zenbakituta daude, eta bere titulua dute. Orrialdeak, berriz, geure aldetik zenbakitu ditugu.

Edukia: 18 bat kanta daude bilduta, eta horietatik 8 Gandiagarenak dira -testuak alegia-. Gandiagaren horietako hiru GDA liburuan argitaratuta zeuden ordurako.

Gaiak: Gabon-kantak direnez, Eguberria dute gaia, jakina.

Datazioa: Horko Gandiagaren kanta gehienak 1999. urte baino lehenagokoak dira: Horietako hiruren idazte-data GDA liburuan aurkitu ahal da ; beste hiru 1998 eta 1999ko Gabonetarako idatziak dira; beste biak 1980.eko hamarraldikoak dira.

Bestelako oharrak: Gandiagaren Arantzazuko azkeneko Gabon-kanta itzulirako prestaturiko sorta da hemengo hau. 2000. urtean oso gaixorik zegoen, eta ez zuen parte hartzerik izan.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa