Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: K89

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Kilometroak 89]

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuen, daktilografiatuen eta inprimatuen sorta, 5 orri

Iturriaren urtea: 1989

Testu-kopurua: 3

Dokumentu mota: Mak/Esk/Inpr

Sailkapena-1: 3.4.1. Sorta

Sailkapena-2: 3.5.1. Gai-sortaArtx

Kanpo-deskripzioa: Din-A-4 tamainako 5 orrien sorta txikia; alde bakarretik daude idatzita orriak, gehienak daktilografiatuak, bat eskuz, eta bat inprimatua.

Edukia: Funtsean hiru idatzi bakarrik dira: bi euskaraz, eta bat gaztelaniaz. 1989ko urriaren 1ean antolatu zuen Oņatiko ikastolak Kilometroak ekitaldia. Gandiagak parte bizia hartu zuen haren ospaketan, eta hasierako "pregoi" modukoa ere berak aldarrikatu zuen. Orduko hitzaldi eta aldarrikapenak daude bilduta sorta txiki honetan: jendaurrean nahiz irratian emanak. Testuetako bat, pregoia, gaztelaniaz ere badago, baina hori eta euskarazkoa ez dira berdinak.

Gaiak: Euskararen aldeko aldarrikapeneko testuak dira funtsean.

Datazioa: Zalantzarik gabe, 1989 irailekoak dira testuok, orduan izan baitzen Oņatiko Kilometroak ekitaldia.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa