Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: EZH

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Errail Zaharra

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuen sorta, 18 orri

Iturriaren urtea: 2000~

Orrialde-kopurua: 18 orri

Testu-kopurua: 15

Dokumentu mota: Eskuz / Makinaz

Sailkapena-1: 3.4.1. Sorta

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: Din-A-4 tamainako paper sorta da; bat izan ezik, beste denak alde bakarretik daude idatzita eskuz -bi bakarrik daude daktilografiatuta-.

Edukia: 15 olerki ezberdin daude, autoreak sorta bezala pentsatuak eta sortuak nonbait. A) Horietako 11 olerkik batasun berezia egiten dute sortan, bereziki Zurgai aldizkarian (Zurgai, 2000 septiembre) argitaratzeko prestatu zituelako: Eskuz idatzita euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak, eta makinaz idatzita euskarazkoen kopia (bi orrialdetan). Olerki batzuren gaztelaniazko itzulpenak birritan daude eskuz idatziak: zirriborroa eta garbiko kopia, alegia. Horietako gehienak bestelako iturrietan ere aurki daitezke: 8 AOB-n eta 1 AZK-n. Pello Zabalak ere horietako hiru behintzat jaso zituen ordenadorean, eta digitalizatuta etorri zitzaizkigun artxibora. 11 olerki horiek bada Zurgai aldizkariak argitaratu zituen, gaztelaniazko itzulpen eta guzti. Horietako bat Euskaldunon Egunkariak ere argitaratu zuen horietako bat: "Eta zeru ertzaren" hasten dena. B) Beste lau olerkiak ez zituen Zurgai aldizkariak argitaratu, baina sorta berekotzat jo ditzakegu. Horien gaztelaniazko itzulpenak bakarrik daude, ordea, sorta honetan; horien jatorrizko euskarazkoak AZK-n zeuden (eta bertan utzi ditugu, besteak bestek, orriak ere ezberdinak direlako) -hortik grabatu zituen seguruenik Pello Zabalak hiru olerki, eta Zabala izeneko iturri digitalizatuan etorri zitzaizkigun horiek-.

Gaiak: Bizitza eta denborari buruzko olerki esitentzialak dira gehienbat.

Datazioa: Sorta hau, argi dagoenez Zurgai aldizkarirako prestatu zuen: 2000. urtean. Badirudi olerki guztiak urte horretakoak izan daitezkeela. Aldizkarian argitaratu ez zutenetako bat, "Heriotzarekin, / biok besoz beso..." argi dago heriotza hurbil sentitzen zuenekoa dela.

Bestelako oharrak: Badirudi Zurgai aldizkarirako 11 olerki baino gehiago bidaltzeko asmoa izan zuela uneren batean, eta horretarako itzuli zituela gaztelaniara; baina gero 11ra laburtu zuen zerrenda.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa