Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: TRL

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Trilogia. Lurretik lurrera]

Argitalpen-datuak: Sorta daktilografiatua, 8 orri

Iturriaren urtea: 1974

Orrialde-kopurua: 8 orri

Testu-kopurua: 3

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: 3.4.2. Sorta

Sailkapena-2: 3.5.2. Lagun-sortaArtx

Kanpo-deskripzioa: Zortzi orriko (28 x 21 cm) paper sortatxoa da, alde bakarrean daktilografiatuta (3 olerki); horien bestelako kopia daktilografiatua ere badago, testuan berdina, folio tamainako orritan idatzia. Kopia batak nahiz besteak titulu hau daramate: LURRETIK LURRERA.

Edukia: Hiru olerki, autoreak trilogia moduan idatzi zituenak: "Lurra dut eskutan", "Lurrean" "Hitzaren iturri". Lehen biak lehendik HGB-n argitaratuak; hirugarrena Chile en el corazón (CHC) liburuan, Nerudaren omenezkoan, argitaratua. Hirurak gaztelaniara itzulita daude, autoreak berak egindako itzulpenean.

Gaiak: Lurra da lehen bi olerkien gaia; hirugarrena Nerudaren gorazarre modukoa da.

Datazioa: "Lurrean" behintzat 1970ean sortua izan daiteke, AOB-P iturrian ere badagoenez. Baina ez gara ausartu beste bien sorkuntza-urtea hori bera izan daitekeela esaten; "Lurra dut eskutan" izan daiteke, era berean, urte inguru horretakoa; baina "Hitzaren iturri" bereziki idatzi zuen seguruenik Chile en el corazón libururako; beraz, 1973koa edo 1974koa izan daiteke. Dena dela, hiru olerkien sorta bera 1973 edo 1974koa da seguruenik, CHC-rako prestatua denez, gaztelaniazko itzulpen eta guzti. Beraz, HGB argitaratu baino lehenagokoa izan daiteke. "Lurrean" olerkiko argitalpenetan "ur" / "urra" hitzaren aldaera honetara argi daiteke: 1974an-edo bidali zuen testua CHC libururako, AOB-P-tik jasota, "urra" forma utziz; eta ondoren HGB libururako edizioa prestatzean aldatu egin zuen hitz hori, "ur" bihurtuz. (Ik. "Lurrean / etzan zen" olerkiaren erregistroko oharra datu-basean).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa