Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: DNB

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: Babesa: Bilboko Udala

Iturriaren izena: Denbora

Bilduma: Los Pliegos del Norte (Col. dirigida por José Fernández de la Sota)

Argitalpen-datuak: Asociación para la Difusión de la Letras, Bilbao, 1996, 8 or. (aleak zenbakituta daude: artxibokoak 46 eta 48 zenbakidunak dira)

Iturriaren urtea: 1996

Orrialde-kopurua: 8

Testu-kopurua: 5

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: 1.1.2. Liburuska

Sailkapena-2: 1.1.2. Liburuska-G

Kanpo-deskripzioa: I. Liburuxka inprimatua (21 x 15), 4 orri, 8 orrialde) - grapaz josia - kanpoko orriek liburuxkaren azalarena egiten dute. II. Titulu eta guzti daude emanda olerkiak, orrialde banatan hasita. Biñeta eta marrazkiez apainduta orrialdeok.

Edukia: Bost olerki dira, oinean gaztelaniazko itzulpena dutela. Hirugarren olerkiak erdiko bi orrialdeak hartzen ditu. Marrazki xumez apainduta dago liburuxka orrialde guztietan.

Gaiak: Liburuxkaren gaia monografikoa "Denbora" da, tituluak berak adierazten duenez.

Datazioa: 1996ko abendua, liburuxkak atzeko azalean dioenez.

Bestelako oharrak: Urte berean (1996) Zurgai aldizkariak beste hainbat olerkiekin batera argitaratuak dira honako hauek; bi iturrietan bost olerkion testuak berdinak dira. Bost olerkiak gaztelaniazko itzulpen eta guzti argitaratu zituzten.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa