Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: AJGS

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Arantzazu. Jabier Garrido - Sorta

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuen eta daktilografiatuen sorta, 4. or.

Iturriaren urtea: 1987

Orrialde-kopurua: 4 or.

Testu-kopurua: 4

Dokumentu mota: Eskuz / Makinaz

Sailkapena-1: 3.4.1. Sorta

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: Orri bi. Bata (koartila), eskuz Gandiagak berak idatzia bi aldetatik; bestea, daktilografiatua alde bakarretik.

Edukia: AJGL libururako prestaturiko lau olerkitxoak daude, eskuz (gaztelaniazko itzulpena) eta daktilografiatuta, euskarazko eta gaztelaniazko testuak. Lau olerkiak lehendik argitaratuta zeuden ELR-n (euskaraz) eta ELRP-n (gaztelaniaz): horietakoen zatiak dira hemengo gehienak; ELR-n luzeago daude horietako hiru behintzat. Aldizkaritan ere argitaratu zeuden horietakoren batzuk behintzat, euskaraz.

Gaiak: Arantzazuri buruz dihardute lau olerkiek.

Datazioa: Bi orrialdeko sorta hau 1986 edo 1987koa izan daiteke. Olerkiak askoz lehenagokoak dira; itzulpenak, ordea, berriak dira.

Bestelako oharrak: Gandiagak berak bereziki aukeratu zituen libururako lau olerkiak (osorik nahiz partez), berriro berak gaztelaniara itzuli eta eskuz kopiatu gaztelaniazko testua. Ondoren euskarazkoa eta gaztelaniazkoa makinaz kopiatuta daude.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa