Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: JEI

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Jorje Oteitza eta Itziarrentzakoak

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuen eta daktilografiatuen sorta, 15 orri + 21 orriko eta 8 orri koadernoa

Orrialde-kopurua: 42 (15 + 21 +8)

Testu-kopurua: 10

Dokumentu mota: Eskuz / Makinaz

Sailkapena-1: 3.4.2. Sorta

Sailkapena-2: 3.5.2. Lagun-sortaArtx

Kanpo-deskripzioa: Paper sorta oso heterogenoa da: eskuzkoak, gehienak daktilografiatuak, inprimaturikoa bat: Oso ezberdinak tamainaz eta idazkeraz. Makinazkoak batzutan eskuzkoen kopiak dira.

Edukia: Jorje Oteitzari edota Itziar Karreņori -nahiz biei- eskainitako olerki eta testuak, artxiboan barreiaturik aurkitu ditugunak, bateratuta daude sortan honetan. Bi ataletan bana daiezke testuok: A) 11 pieza poetiko nahiz prosazko, Jorge-Itziarri eskainirikoak. Hemendik kanpo geratu da Gandiagak azken egunetan Jorjeri idatzitako gutuna, hori eskuizkribu apartekoen sortaren barruan baitago. B) Bi koaderno moduko, grapaz josiak: "Goreti eta Josebaren ezkontza / Itziar eta Jorjeren Urre-ezteiak" titulua daramana (21 orrialde dira, makinaz idatziak, eta grapaz josiak). Ospakizun horretarako prestatu zuen liturgi materiala dago gehienbat bertan; seguruenik beraien eskuetan jartzeko kopiak egin zituen. Bertan monizioak, bibli-testuak, homilia, herriaren eskariak eta erritualeko bestelako testuren batzuk eta Eukaristi otoitza, ospakizunerako moldatua. Horren barruan badaude Gandiagaren bi olerki ere: "Eskerrak Zauri maitasun zaren" eta "Jorje gaiago da". Bi olerkiok gaztelaniara itzulita daude, eta bestelako testu gehienak ere bai. Horren osagarri modukoa da 8 orriko bigarren sorta grapaz josia Jorjeri edota Itziarri eskainitako beste olerki edo testu batzuk ez daude sorta honetan, argitaratuta daudelako, eta horien jatorrizkoak galdu direlako edo dagozkien bildumatan daudelako: inprimategirako karpetetan, alegia.

Gaiak: Adiskidetasun- eta gorespen-testuak dira gehienbat. Ni koadernoetako gaiak: testu biblikoak, liturgi otoitzak eta gogoeta teologikoak funtsean.

Datazioa: Sorta honek ez du urterik, jakina, material heterogenoak eta urte ezberdinetakoak direlako; batzutan ez dakigu noizkoak diren ere. Dena dela, bi sorta grapatuetako materiala 1988koa da.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa