Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: MTS

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Mertxe-Txomin Sorta]

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuen, daktilografiatuen eta inprimatuen sorta, 24 orri

Iturriaren urtea: 1988-2001

Orrialde-kopurua: 24

Testu-kopurua: 8

Dokumentu mota: Eskuz/Makinaz/ Inpr.

Sailkapena-1: 3.4.2. Sorta

Sailkapena-2: 3.5.2. Lagun-sortaArtx

Kanpo-deskripzioa: Sei orlerki eta prosazko bi testuren kopia ezberdinen (eskuzkoen, daktilografiatuen eta inprimatuen) sorta; horietan zenbait fotokopiak dira; heterogenoak dira eta tamainaz ere ezberdinak.

Edukia: Mertxe Urteaga eta Txomin Ugalde adiskide arkeologoei eskainitako olerki eta testuak dira 7 olerki eta prosazko testu bi. Azken bi hauek Txomini oparituriko bi liburuen eskaintza-testuak dira. Horregatik deitu dugu "Metxe-Txomin sorta" (MTS) sei testuen sorta hau. A-500 liburuan argitaraturikoak gaztelaniazko itzulpen eta guzti daude. 4 dira A-500 liburuan argitaraturikoak: a) "Gizonak noiztik", b) "Geologia da", c) "Mendiok, lagun" eta c) "Mendiok badute lehenik". Horien genesi eta historia jakitekoa da: "Gizonak noiztik" olerkia argi dago 1988koa dela, J. A. Lizarralderen liburuan ageri denez. Gaztelaniazko itzulpenaren azpian Mertxe Urteagak beste data hau idatzi zuen: Arantzazu, 15-II-2001. Mertxe Urteagak 1988ko olerki hura sartu nahi izan zuen "Arantzazu. Euskal Santutegi bat XX. mendean" libururako idatzi berria zuen bere "La mirada arqueológica en Arantzazu" artikuluaren barruan, Gandiagaren beraren omenez, ordurako hiltzorian baitzegoen. Gaztelaniazko itzulpen eta guzti sartu nahi izan zuen, ordea; eta horixe eskatzera joan zitzaion Arantzazura, hil aurretik. Gandiagak egin ere egin zion itzulpen hori eskuz (2001-02-15), hil baino astebete lehenago. Aldi berean, Mertxek makinaz idatzita eraman zion euskarazko testuan aldaketaren bat edo beste iradoki zuen eskuz Gandiagak, eta gainera azken ahapaldia kentzeko edo iradoki zion nonbait -eskuz egindako arrastoen artean dago jarrita-; eta horregatik itzuli ere ez zion egin ahapaldi hori. Baina berehala Mertxeren artikulurako beste olerki egokiago bat edo beste idaztea otu zitzaion Gandiagari eta horrela egin zuen: "Geologia da" idatzi zuen, orduan bertan, eta lehenxeago edo "Azken karpeta"-an (AZK) idatzita zeuzkan beste bi olerkitxo aukeratu zituen: "Mendiok, lagun" eta "Mendiok badute lehenik", idatzi berriarekin batera Mertxeren artikuluan sartzeko. Mertxeri hiruren gaztelaniazko itzulpena egin zion gainera; eta denak makinaz idatzita eman zizkion -eskuzkoak Gandiagaren artxiboan geratu ziren; baina "Mendiok, lagun" eta "Mendiok badute lehenik" olerkien euskarazko testuak AZKn (74. eta 75. orrialdeetan- . Orduan Mertxek, bere artikuluaren bigarren erredakzioan, "Geologia da" olerkitxoaren azpian erantsi zuen "Gizonak noiztik" olerkia, baina azken ahapaldia kendua, Gandiagak iradokitakoaren arabera, nonbait. Eta horrela argitaratu zuen "Arantzazu. Euskal santutegi bat XX. mendean" (A-500) liburuan.

Gaiak: Arantzazu eta bertako mendiak dira testuon gai nagusia.

Datazioa: Sorta hau artxiboan osatu dugu. Horko testuak data ezberdinetakoak dira. 1988korik badago, 1991korik ere bai; hiru edo 200koak dira; eta bat... 2001ekoa, hil baino egun batzuk lehenagokoa.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa