Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: OLG

Autorea: Anonimoa

Iturriaren izena: Orduen Liturgia. Gorazarreak

Argitalpen-datuak: Sorta daktilografiatu, 13 orri

Iturriaren urtea: u.g.

Orrialde-kopurua: 12 orri

Testu-kopurua: ?

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: 3.4.1. Sorta

Sailkapena-2: 3.4. Bilduma-Artx

Kanpo-deskripzioa: Hamairu orrialdeko koartila sortatxoa da, grapaz josia. 13 gorazarre daude bertan jasota, bi zutabetan daktilografituta.

Edukia: Orduen liturgiako 11 gorazarre daude bertan jasota, jatorriz latinezkoak eta euskarara itzulita. Horiek ez dira, jakina, Gandiagak sortuak, eta ez nahitaez Gandiagak itzuliak. Baina Gandiagaren literatur lanen artean sartzekoak dira. Izan ere, aipatzekoa da Gandiagaren itzulpen lana, bereziki Liturgiako testu poetikoetan edo gorazarretan egina, Euskal Herriko Liturgi batzordeak horretarako deitu eta antolaturiko talde berezian. Sorta honetan Orduen Liturgiako gorazarreen partetxo bat besterik ez dago -laurogei inguru dira euskarazko Orduen Liturgia liburuko gorazarreak-; baina Gandiagak horretan egindako lanaren testigutzat interesgarria da, beraren artxiboan aurkitu dugunez. Izan ere, taldeko lana egin zuten, eta taldekoren batek itzulpena egin ondoren, gero denen artean orrazten eta lantzen zuten itzulpena. Horregatik ez dago esaterik zein den zeinen itzulpen. Baina gorazarre berriak sortu ere egin zituzten: Aurrenik taldekoren batek idatzi, eta gero denen artean zuzendu eta burutzen zituztenak. Hala ere, anonimo geratu dira horiek. Horietako batzutan Gandiaga sortzailearen eskua ikus daiteke.

Bestelako oharrak: Euskarazko Orduen Liturgia izeneko liburua argitaratu zutenean horren hainbat aurkezpen antolatu zuen Liturgi Idazkaritzak. Horien berri emanez ageriko gutun bat idatzi zuen Eustasio Etxezarretak. Horietako bat Gandiagari bidali zion, eta atzealdean eskuz honako hau gaineratu zion: "Vitoriano adiskide: Larruzko azala duen ale bat erregali emango dizut". Gandiagak taldean eginiko lanaren eskerroneko agiritzat noski. Esperientzia baliagarria izan zuen hori Gandiagak lan horrena, gero bere aldetik, eta anaia frantziskotarrek eskatuta, Frantziskotarren Orduen Liturgia berezirako sortu zituen gorazarre piloa lantzeko; ik. datu-base honetan "Frantziskotarren Orduen Liturgia Berezia. Gorazarreak" (GLK) erregistroa.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa