Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: BAG

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Bilduma aukeratua. Gandiaga]

Argitalpen-datuak: Sorta daktilografiatua, 37 orri

Orrialde-kopurua: 37 orri

Testu-kopurua: 23+20

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: 3.2. Bilduma

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: Karpeta morroiloduna, folio formatukoa: Bertan 37 orri daude, DinA-4 formatukoak, alde bakarretik daktilografiatuak. Orrialde batzuetan bi olerki daude jasota. Lehen partean (1-17or.) lehendik argitaraturiko euskarazko olerkiak daude, oinean erreferentzia bibliografikoa dutela; bigarren partean (18-37 or.) zenbait liburutan argitaraturiko olerkien gaztelaniazko itzulpenak datoz, azpian erreferentzia bibliografikoa emanda.

Edukia: Hainbat poema bildu ditu Gandiagak bertara: -1. zatia: Olerti-n Egan-en argitaratutakoetatik euskaraz (23), -2. zatia: Elorri, Hiru Gizon Bakarka eta Uda batez Madrilen liburuetan argitaraturikoen gaztelaniazko itzulpenak (20). Denetan dakar erreferentzia bibliografikoa; baina Hiru Gizon Bakarka eta Uda batez Madrilen liburuetetako erreferentziak euskarazkoen erreferentziak dira. Bilduma honetako Olerti sortako olerkien orriak, BAG bildumako hainbat orrialderen kalkoak besterik ez dira. Beraz Bilduma honen berritasun bakarra bigarren partea da, gaztelaniazko itzulpenena, alegia.

Gaiak: Hortik eta handik jasotakoen bilduma izanik, gaiak ere denetarikoak dira.

Datazioa: Zalantzarik gabe, 1977aren ondorengoa da, orduan argitaratu baitzuen Uda batez Madrilen. Bestalde, 1991 baino lehenagokoa da, seguruenik, Hiru gizon bakarka liburuaren lehen edizioa aipatzen baitu bilduman.

Bestelako oharrak: Zertarako egin zuen bilduma hau? Agian eskoletan erabiltzeko, horietarako olerki-irakurketak egitera zihoanerako. EOS bildumaren osagarria izan zitekeen. Argitaraturiko euskarazko testuak beren horretan daude bilduma honetan. Iturriaren baliorik ez du, beraz, karpeta honek, argitaraturiko edota bestelako iturrien kopiak direlako hemengo olerkiak. Dena dela, HGB eta UBM liburuetakoen itzulpenak argitaratu gabekoak dira oro har, eta uste izatekoa da, bilduma honetarako egin zituela berak -"Tiriki, tauki, tauki" poemaren hemengo gaztelaniazko itzulpena EGS iturrikoa baino beranduagokoa da, eta zerbait ezberdina, nahiz eta, dirudienez, biak Gandiagak eginak izan-.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa