Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: GDAK

Autorea: Hainbat

Lankideak: Bitoriano Gandiaga: 18 olerki / Pello Zabala: hainbat doinu

Iturriaren izena: Gabon Dut Anuntzio [koadernoa]

Argitalpen-datuak: Pro manuscripto, Arantzazu, 36 or.

Iturriaren urtea: 1985 (?)

Orrialde-kopurua: 18 (1+14-33)

Testu-kopurua: 31

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: 3.3. Bilduma

Sailkapena-2: 2.1.2. Liburua Mltk-K

Kanpo-deskripzioa: I. Koaderno multikopiatua (DinA-4) -kartulinazko azala - grapaz josia. II. Alde bakarretik daude daktilografiatuta 36 orriak. Olerki-kantak orrialde banatan hasten dira, doinu eta guzti sarritan. Olerki-kantetako batzuk azpian idazte-data ere badute.

Edukia: 31 olerki-kanta daude koadernoan, baina horietatik honako hauek bakarrik dira Gandiagarenak, orrialdetan adieraziak: 1. or. eta 14-33 orrialdeetakoak. Denetara 18 dira Gandiagarenak. Besteak Gabon-kanta tradizionalak eta herritarrak dira, edo halako lagun jakin batengandik jasoak: 11. orrialdeko "Ttott" kanta Araozko Felisa Guridi, Arantzazuko Milikua ostatuan bizi denaren ahotatik jasoa da, Gandiagak berak jasoa; 13. orrialdekoak, "Bart, ai, gure amak" Bitoriana Villarrek (Patxi Irizar frantziskotarraren amak) abesturikoa da, eta haren ahotatik jasotakoa. Kantetako askok daramate dagokien doinua idatzita.

Gaiak: Gabon kantak dira oro har.

Datazioa: Bilduma hau Gabon dut Anuntzio baino lehenxeagoko da: 1985ekoa agian, urte horretan dataturiko olerki-kantarik egon badago eta.

Bestelako oharrak: Etxez etxeko kantaldi-itzulia antolatzen zuten zenbait fraidek eta beste lagun batzuek Arantzazu auzoan; Gandiagak parte bizia hartzen zuen horietan, Pello Zabalarekin batera: batek hitzak eta besteak musika idatziz eta. 1981ean edo hasi ziren kantaldiak antolatzen, eta gero urtez urte egiten zuten. Lehen urteetan erabilitako kanten bilduma da nonbait koaderno hau. Gandiagarenak, ia denak, daude Gabon dut anuntzio liburuan jasota.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa