Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: EOS

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Egan-Olerti-Seminario al descubierto

Argitalpen-datuak: Sorta daktilografiatua, 53 orri

Orrialde-kopurua: 53 orri

Testu-kopurua: 68

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: 3.2. Bilduma

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: Karpeta urdina, morroiloduna, Din-A-4 tamainakoa. Olerki denek titulua daramate gainean, orrialde banatan hasten dira, eta azpian erreferentzia bibliografikoa daramate. Izan ere, olerki denak lehendik argitaratuak dira, Egan aldizkarian, Olerti sortan nahiz Seminario al descubierto aldizkarian.

Edukia: 68 olerki dira, aipaturiko hiru iturrietatik jasoak: - 10, SADekoak - 54, Olertikoak - 4, Eganekoak Olerti sortako eta Seminario al descubiertoaldizkariko, Arantzazuko ikastetxeko barne-aldizkariko, zenbait olerki, bilduma honetan ere aurkitzen direnak, Ahotsa behartu gabe liburuan argitaratu zituen berriro, aldaketa apartekorik gabe.

Gaiak: Denetarikoak dira hemengo olerkien gaiak.

Datazioa: Olerkien azpiko argitalpen-erreferentzietan berriena 1975ekoa da. Beraz, hori baino atzerago jarri behar dugu, gutxienez, sorta honen eraketa. Zergatik ez zituen HGB liburuaren zikloko poesiak sartu, 1974an argitaratu baitzuen liburu hori?

Bestelako oharrak: Zergatik egin zuen bilduma hau? Agian eskoletan erabiltzeko, deitu egiten baitzuten eskoletan poesi irakurketak egitera. Berez edizio kritikorako iturri baliorik ez du, lehendik argitaraturikoak berriro daktilografiatu besterik egin ez zuelako. Baina autorearen biografiari begira baliagarria eta argigarria izan daiteke.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa