Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: AAH

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Arantzazu Auzoko Hirugarrendarrak]

Argitalpen-datuak: Multikopiatua, 49. orri

Iturriaren urtea: 1959-1965

Orrialde-kopurua: 98~

Testu-kopurua: 49

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: Aldizkaria

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: I. Paper-sorta: 49 orri (18 x 25 cm) -batzuk txikixeagoak dira-. II. Orriak gehien-gehienak daktilografiatu eta multikopiatuak dira, alkoholezko multikopiatzailean; badago orri pare bat, kalko-peperez idatzitakoa ere. Gehienak bi aldetatik daude idatzita. Orrietako batzuk luzeraka daude idatzita. Data eta guzti doaz testu gehienak; eta batzuek eskuz sinatuta doaz.

Edukia: 49 testu dira, hitz lauz idatziak: orri bakoitzeko testu bat. Hirugarrendarrei bidalitako gutun edo zirkular modukoak dira.

Gaiak: Gogoeta teologiko-pastoral eta moralekin batera, bazkideentzako ohar praktikoak.

Datazioa: 1959-1965 bitartekoak dira idatziok.

Bestelako oharrak: Bitoriano Gandiaga Arantzazu auzoko frantziskotar Hirugarrendarren arduradun izan zen hainbat urtetan. Barruko komunikaziorako zirkular idatzien bidez baliatu zen, besteak beste. Hil baino hilebete batzuk lehenago horien fotokopia bat eman zion Paulo Agirrebaltzategiri, bere asmoa edo gogoa adierazi gabe.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa