Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: KUR

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Koaderno Urdina]

Argitalpen-datuak: Eskuizkribua, 12. or.

Iturriaren urtea: 2000~

Orrialde-kopurua: 12

Testu-kopurua: 8

Dokumentu mota: Eskuzkoa

Sailkapena-1: 3.3. Koadernoa

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: Liburu formako koadernoa (22 cm x 16 cm), azal gogor eta urdin kolorekoa. Barruko orriak ere urdin kolore argikoak ditu. Lehen orrialdeak, Gandiagak bere eskuz idatzitakoak zenbakitu egin ditugu. Testu bakoitza gaineko gurutzetxo batez hasten da. Koaderno-liburuaren parterik handiena idatzi gabe dago.

Edukia: - Zazpi olerkiak: 7 olerki - Hizlauzko testu bat. Testuok argitaratu gabe daude denak oraingoz (2005); horietako bi Artxiboko Orri Bakanetan (AOB testu-gorputzean) ere badaude.

Gaiak: Bizitza eta bakea dira idatziotako gai nagusiak.

Datazioa: Koadernoaren eta bertako idatzien data ezagutzea ez da erraza; baina uste izatekoa da, bizitzako azken-azken urteetakoa dela -azken urtekoa ez bada-, bertan darabiltzan gai existentzialak eta fedekoak kontuan izanik. 11-12 orrialdeetako testu amaitu gabean darabilen gaia, bera oso gaixo zebilenekoa da, zalantzarik gabe. Koadernoan ageri diren bakeari buruzko bi olerkiak ere azken urteetan landutako besteen oso antzekoak dira, formaz eta edukiz. Badaude bi testu AOB iturrian ere badaudenak, eta eskuz idatziak gainera, koadernokoak bezala: "Sarea da bakea", "Ez dakit zergatik" eta "Bakea, bakea hitza" hasten direnak. Lehenengoa ezberdin samarra da bi iturrietan; bigarrena askoz berdinagoa; hirugarrena laburragoa da AOB-n, eta baditu bestelako aldaketa nabarmenak. Zalantzarik gabe hiruretan AOB-ko testua da aurrena. Badirudi koaderno hau erabili zuela ez testu berriak sortzeko bakarrik, eta bai lehendik idatzitako testuetara itzuli eta horietako batzuk berriro idazteko, zerbait aldatzearekin batera, hobetze aldera edo; oso txukun idatzita daude testuak koadernoan, eta ia inolako ezabaketa eta zuzenketarik gabe gainean. Aurreko testuetara itzuliz eta giro oso lasaian idatzitako koadernoa da beraz, ez eduki eta estiloaren aldetik bakarrik, eta bai idazkeraren aldetik ere. 2000. urtekotzat, eta bere gaixoaldian nahikoa erretiratuta zebilela idatzita dagoela esan daitekeela dirudi; baina artean eskuaren kontrol ona zuen, kaligrafia argi eta tinkoz idatzita baitaude testuak. Azken batez, eta besterik gabe, 2000ko data eman geniezaieke koadernoari eta bertako olerkiei, jakinda, hala ere, AOB-n ere badauden bi testuen lehen erredakzioa lehenagokoa izan daitekeela, eta dela seguruenik.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa