Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: HGB-2

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: Mikel Lasa: Hitzaurrea (7-11 or.) / Joxe Azurmendi: Epilogoa (185-214 or.) / Jorge Oteiza: Azaleko irudia / Nestor Basterretxea: Azalaren muntaketa

Iturriaren izena: Hiru gizon bakarka [2 edizioa] (HGB sigla soilez aipatua normalean oharretan)

Bilduma: Euskal Literatura-Olerkiak

Argitalpen-datuak: Elkar, Donostia, 1991, 214 or.

Iturriaren urtea: 1991

Orrialde-kopurua: 214

Testu-kopurua: 93+1

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: 1.1.1. Liburua

Sailkapena-2: 1.1.1. Liburua-G

Kanpo-deskripzioa: I. Liburu inprimatua (19 x 12) - Kartulinazko azala koloretan. II. Orrialde banatan hasten dira olerkiak - Horietako batzuek titulua ere badute.

Edukia: A) Hitzaurrea: Mikel Lasa (7-11 or.). B) Zazpi atal, lehen biak poema luzeak: 1. Txakolinaren ospakuntza I (15-27 or.) 2. Txakolinaren ospakuntza II (29-63 or.) 3. Hiru gizonak bakarka 4. Alegiak eta beste 5. Korupekoak 6. Hamaseiharrieta 7. Artasoko salmuak C) Epilogoa: Joxe Azurmendi (185-214 or.). Datu-basean liburu honetako 94 sarrera ageri dira; baina horietakoren bat liburuko poema zatiren batena da, beste iturriren batean olerki autonomotzat hartuta dagoenarena.

Gaiak: Gai sozialak dira nagusi liburu honetan: Euskal Herria (19) eta euskara (7), horien nahiak eta ezinak, buruhausteak eta esperantzak. Batez ere “Txakolinaren ospakuntza I” eta “Txakolinaren ospakuntza II” eta “Hiru gizonak bakarka” lehen hiru poemek bi gai horiek kantatzen dituzte modu “dramatikoz”. Arantzazuk eta bereziki hango arte modernoaren interpretazioak leku nabarmena du liburuan; Euskal Herriaren beraren joranen adierazgarritzat hartuz Arantzazu berriaren interpretazio artistikoa. Dena dela, Gandiagaren lehen liburuan –Elorri – poesia existentziala, bizitza pertsonalaren interpretazioa, hori bazen nagusi, bigarren honetan ere bere leku nabarmena du joera horrek, eta 16 bat poema bizi esperientziari buruzkok dira. Gainontzean izadiaren gaia ere argi ageri da liburuan, batez ere lurraren bizipena (6 poema). HGB-1etik HGB-2ra zenbait lekutan aldaketa ortografiko eta morfologikoak egin zituen, orduko euskara batuaren arauetara egokitu nahian testua. (Ik., adibidez, “Hil ondoren” olerkia). Hona hemen Gandiagak Francisco Abrisketa adiskideari Bogotara idatzitako gutunean dioena bere “liburugaiari” buruz (1971-01-07): “Egia esan, nik neure aldetik, beste olerki sorta baten bidez ordaintzeko asmoa nenkarren –Abrisketak “Kolonbiar Olerki-Txorta” bidalia zion nonbait Gandiagari–, baina nekez agertu ahal izango da Oteiza hemen zegoelarik idatzi nuana. Zuk zeuk ere entzun zenuan zerbait ordun, idazten nengoan hartatik. Idatzi, agertzeko asmoz idatzi nuan, baina ez dago oraindik bere onean, eta itxoin egin beharko da, itxoiteak beti ere, liburuari egiten dion kaltearen kaltea gorabehera”.

Datazioa: Idazte-datazioa: 1969-1971. Hona hemen Gandiagak Francisco Abrisketa adiskideari Bogotara idatzitako gutunean dioena bere “liburugaiari” buruz (1971-01-07): “Egia esan, nik neure aldetik, beste olerki sorta baten bidez ordaintzeko asmoa nenkarren –Abrisketak “Kolonbiar Olerki-Txorta” bidalia zion nonbait Gandiagari–, baina nekez agertu ahal izango da Oteiza hemen zegoelarik idatzi nuana. Zuk zeuk ere entzun zenuan zerbait orduan, idazten nengoan hartatik. Idatzi, agertzeko asmoz idatzi nuan, baina ez dago oraindik bere onean, eta itxoin egin beharko da, itxoiteak beti ere, liburuari egiten dion kaltearen kaltea gorabehera”. Gandiagak berak dioenez, “1967-tik 69ra bitartean HIRU GIZON BAKARKA idatzi nuen, “Oteitzaren eskaritik Herriarenak entzunik” (OSK, “Oskarbi” karpeta, 2. or.). Beraz, beste datu zehatzagorik ezean, liburu honetako olerkiak urte bitarte horretakotzat hartu beharko genituzke; nahiz eta horien lanketa, bereziki “Txakolinaren ospakuntza” I eta II poemen antzerki-forma geroztikakoa izan.

Lekukotasunak: “Hiru gizon bakarka, nahiz eta ez liburu bezala kontzebitua egon, kondizioek berek batasun batekin sorrezari dute: kondizio horiek, Oteitzarekiko harreman hori ta momentu hartan Euskal Herria bizitzen ari zen bizitza-eztanda espresatu nahia da, besteak beste”. (Gandiaga, B., “Izendatu didazuen gaia”, in: Hegats 4, 1991, 211. or.). “Gero argitara behar omen zirela hark [Oteizak], eta orduan Zabaleta anaiengana jo nuen laguntza eske. Oteitzak berak adierazi zidan pastoral txikien moduan era nintzakeela zenbait poema, eta antzezpen gisako bi osatu nituen Pello Zabaletaren laguntzaz.” (Bitoriano Gandiaga, “Izendatu didazuen gaia” hasten den hitzaldian, Hegats 4, 1991, 214. or.). Gandiagaren “Artxiboko Koadernoa-1” (1KO) izenekoan, 21. orrialdean hauxe dago berak idatzita: “Hiru gizon bakarka. Ez dago osorik. Lehen eta inun agertutakoak kenduta baizik”. HPL-2 kasetean (A aldean) jasotako elkarrizketan dio, liburuaren bigarren edizioa denez, horren inportantzia osoa epilogoan dagoela (J. Azurmendik idatzian).

Bestelako oharrak: HGB-1etik HGB-2ra zenbait lekutan aldaketa ortografiko eta morfologikoak egin zituen, orduko euskara batuaren arauetara egokitu nahian testua. (Ik., adibidez, “Hil ondoren” olerkia). Mikel Lasaren hitzaurrea zertxobait moldatua dago, 1. ediziokoarekiko. Olerkiak berberak dira 1. eta 2. edizioetan. Eskaintza: “Txakolinaren ospakuntza II” Pello M. eta Jexux M. Zabaleta anaiei. Liburuan aitortu gabe badago ere, HGB 2. edizioa moldatzean Jose Antonio Adurizen laguntza berezia izan zuen. Autoreak berak, argitalpen berriaren ale bat oparitzean, honako eskaintza hau idatzi zion: “Liburuaren berrargitarapena zeure gain hartzeaz, ez didazu mesede makala egin, Joxantonio. Eskerrik benetakoenak. Bitoriano Gandiaga”.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa