Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: HGBN

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Hiru Gizon Bakarka (N bilduma)]

Argitalpen-datuak: Bilduma daktilografiatua, 144. or.

Iturriaren urtea: 1971~

Orrialde-kopurua: 160~ orri

Testu-kopurua: 143

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: Liburua

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: Karpeta azalduna, folio tamainakoa: 80 azalekoa (azken hamairu azalak bete gabe daude). DIN-A-4 baino orrialde motzago baina zabalagoko formatoa dute orriek-22 x 27 cm jatorriz, baina zabalean zentimetro inguru kenduta daukate azaletan sartzeko, eta batzuk gehiago moztuta daude-; alde bakarretik daude idatzita. Normalean bina testu dago azal bakoitzean, orria bi aldetatik idatzia ez dagoenean behintzat. Testu gehienak orri bakarrekoak dira; hiruzpalu gehiagokoak dira. Bilaketa errazteko karpeta osoko testu bakoitzak bere zenbakia darama, 1etik hasita sailean.

Edukia: Lehen azalean, eta 1 orrialdeaz markatuta, zazpi orriko sorta da, ideien bilduma edo indize moduan eratua: 126. Ondorengoetan olerkiak datoz. "Hiru gizon bakarka" liburugaiaren kopietako bat da nolabait, baina horko olerkiak eta materiala sarritan gero beste eratara birmoldatu zituen, argitaratzeko. Horko 29 olerki inon argitaratu gabe daude (2005-05-25ko datan); 82 daude HGB liburuan argitaratuta ("Txakolinaren Ospakuntza 1" edo Txakolinaren ospakuntza 2" poemen nahiz "Hiru gizonak bakarka" poemaren barruan); 2 Olerti bilduman; 1, Serta aldizkarian, 1 Karmel aldizkarian, 2 Gure Herriaren bihotzetik liburuan ("Jerusalendik" poemaren barruan). Olerki gehienek dute eskuzko zuzenketaren bat edo beste, euskara batuko ortografiaren aldera. Azkena "Bai: Ikusten dut. Ala itxua naizela uste al duzu" poema luzea da (oraindik argitaratu gabea, 2005-05-25).

Gaiak: HGB-ko gaiak dira hemengoak.

Datazioa: HGBA bertsioaren oso antzekoa da HGBN edukian, baina bestelako kopia, dirudienez hura baino lehenagokoa; izan ere, HGBN-n, makinazko testuaren gain egindako eskuzko aldaketak gehienetan jasota daude HGBA-ko testuan. Eta dena, dela, artxibo orokorreko AOB-O kodekoak baino geroagokoa. Izatez, horiek daukaten gaztelaniazko itzulpena kenduta dago HGBN-n, eta euskarazko testua bakarrik dago jasota. Bilduma honetako gutxi batzuren fotokopiak HGB3E-n ere aurki daitezke. Jose Mari Arregik beretsi egin dit ahoz, kopia hau berak idatzia dela, Arantzazun Teologiako ikasle zelarik. Seguruenik 1971. urtean. (1005-12-15an jasotako informazioa). Data horixe esleitu diogu bildumari: 1971.

Bestelako oharrak: Autoreak berak aparteko bilduma moduan zeuzkan material poetiko hauek.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa