Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: SKL

Autorea: Hainbat

Lankideak: [Bitorino Gandiaga]: 6 gorazarre / [Pello Zabala]: hainbat doinu

Iturriaren izena: Santa Klara-ri kantari

Argitalpen-datuak: Santa Klararen jaiotzetiko VIII mendeurrena 1193-1993 / Santa Ana Monastegia (Oņati), 34 or.

Iturriaren urtea: 1993

Orrialde-kopurua: 12 (passim)

Testu-kopurua: 6

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: 1.1.3. Liburuska

Sailkapena-2: 1.1.3. Liburua-K

Kanpo-deskripzioa: I. Liburuska inprimatua - Kartulinazko azal kolorezkoa - Grapaz josia. II. Marrazkiak, kantak (doinu eta hitz) eta komikiak, sailean daude, ordena txukunean, testu bakoitza orrialde banatan hasiz. Euskarazko testu doinuztatuak -edo irudidunak- eta horien gaztelaniazko itzulpenak ezker-eskuin daude orrialde banatan. Nahiz eta "Pro manuskripto" jarri ez, badirudi erabilera pribaturako argitaratu zutela; ez du ez ISBNrik, ez L.G.rik, ez urte-indikaziorik. Autoreen izenik ez dakar, inorenik.

Edukia: A) 10 gorazarre-kanta (4-25 or.). Horietako sei Gandiagarenak dira; eta Pello Zabalak musikatu zituen. Aldamenean gaztelaniazko itzulpena dute. B) "Amara Klaren goralpenak": bertsoak, komiki eta guzti (26-33 or.)

Gaiak: Santa Klararen bizitza kontatu eta bertuteak kantatzen dituzte gorazarreok.

Datazioa: Liburuskak ez du argialpen urterik. Baina Santa Klararen jaiotzako VIII mendeurrenerako argitaratu zutenez, 1993koa izan daiteke. Gorazarre horien idazte-urtea, berriz, 1992an jarri dugu; lehenagokoak ere izan daitezke, M. Kruz-en gutuna ikusita.

Lekukotasunak: M. Kruz-ek -seguruenik Mari Kruz Pagola, Santa Anako mojak- gutun bat idatzi zion -ez dakigu datarik-: "... Bueno, nik uste onezkero hasi zerala Ama Klararen olerki edo kantuekin. Adierazi nahi dizut bat beintzat goratzarre moduan jartzeko. Presaka ez ibili, baņa ahaztutzea ere ez da komeni. Gero Pellori esan beharko diogu doņua jartzeko".

Bestelako oharrak: Nahiz eta autoreen izenik ez eduki, badakigu horko zeintzuk diren Gandiagaren testuak, Pello Zabalaki doinuztatuak. Izan ere, Gandiagaren gorazarretako batzuk AOB-n badaude, artxiboko orri soltetan, alegia. Eta horietako batzuk Frantziskotarren Orduen Liturgia bereziko "Gorazarreak" koadernoan (GRK) daude jasota, baita J. L. Zurutuzaren ordenadoreko dokumentuan ere (GRZ). Dena dela, AOB-ko Santa Klarari buruzko guzti-guztiak ez daude argitaratuta SKLn. Badirudi liburuska honetako Gandiagaren gorazarreen gaztelaniazko itzulpenak ere Gandiagak eginak direla, horietako batzuk behintzat AOB-n ere aurkitu baititugu, eta Gandiagak eginak dira horiek.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa