Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: Jagi-2

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Jagi-2]

Argitalpen-datuak: Eskuizkribua, 46. or.

Iturriaren urtea: 1991

Orrialde-kopurua: 42 or.

Testu-kopurua: 1

Dokumentu mota: Eskuzkoa

Sailkapena-1: 3.3. Koadernoa

Sailkapena-2: 3.3. Koadernoa-G

Kanpo-deskripzioa: Koaderno txikitxoa da (15 x 10,5). Lautik hiru parte edo daude Gandiagak idatzita. "Jagi, zeure hutsunea nabari dut" hasten da. Tartean orrialde zuriak ere baditu.

Edukia: Testu bakartzat eman dezakegu hemengoa, nahiz eta aldi ezberdinetan dagoen idatzita, eta zatika ageri zaigun. Aldi laburrean idatzitakoak dira zati guztiak, itxura osoz.

Gaiak: Idatzian gehienbat hil zaion zakurrari berari mintzatzen zaio, berari buruzko hainbat oroitzapen gogora ekarriz.

Datazioa: Jagi-2 Jagi-1aren ondorengo da nonbait. Dena dela garai berean idatzitako dela esan daiteke; beraz, 1991kotzat eman dezakegu.

Bestelako oharrak: Jagi zuen izena Gandiagak Arantzazuko ikastetxean zenbait hilabetetan zaindu zuen zakurra, Gomistegi baserritik txikitan eraman zuena. Egunkari gisa idatzitako bi koadernotan dihardu Gandiagak zakur horri buruz edota zakurrarekin berarekin mintzatuz. "Jagi-1" eta "Jagi-2" izendatu ditugu koaderno horiek.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa