Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: Jagi-1

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Jagi-1]

Argitalpen-datuak: Eskuzko idatzia, 6 or.

Iturriaren urtea: 1991

Orrialde-kopurua: 6 or.

Testu-kopurua: 1

Dokumentu mota: Eskuzkoa

Sailkapena-1: 3.3. Koadernoa

Sailkapena-2: 3.3. Koadernoa-G

Kanpo-deskripzioa: Koartila tamaiako koadernoa, azal orikoa. Lehen sei orrialdeak eskuz idatzita. Beste guztia hutsik dago. Azalean bertan idatzi zuen Gandiagak letra handiz: "Jagi"; eta azpian "1990. Azaroak 18 - 1991-abuztuak 26".

Edukia: Testu bakarra da, "Jagi zakurra hilik aurkitu dut", hasten dena.

Gaiak: Jagi zakurra hilda aurkitu zueneko bere gogoetak.

Datazioa: Badirudi Jagi zakurra bere ardurapean eduki zuen garai markatzen dutela autoreak azalean idatzitako datek. Baina Koaderno horretan 6 orrialde bakarrik daude idatzita, zakurraren gaixoaldiaren eta heriotzaren inguruan. Horren arabera, 1991koa da hemengo testua.

Bestelako oharrak: Jagi zuen izena Gandiagak Arantzazuko ikastetxean zenbait hilabetetan zaindu zuen zakurra, Gomistegi baserritik txikitan eraman zuena. Egunkari gisa idatzitako bi koadernotan dihardu Gandiagak zakur horri buruz edota zakurrarekin berarekin mintzatuz. "Jagi-1" eta "Jagi-2" izendatu ditugu koaderno horiek.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa