Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: GDA-SK

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: Pello Zabala eta Luis Atxega (musikariak); Edurne Agirre, Migel Noble, Pello Zabala, Arantzazu korua eta Gaon Errondako taldea (kantariak); Bitoriano Gandiaga (errezitatzailea); Xabier Egaña (irudigilea).

Iturriaren izena: Gabon dut anuntzio. Soinuz eta Kantuz

Argitalpen-datuak: Arantzazu E.F., Oñati, 2010

Iturriaren urtea: 2010

Orrialde-kopurua: 188

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: Liburua + 3 CD

Sailkapena-2: 1.1.1. Liburua-G

Kanpo-deskripzioa: Liburua (22 x 22), kartoi gogorrean koadernatua., 188 or. Aurrealdean hiru CD daramatza, liburuari itsatsita. Liburuak hiru atal ditu: 1. Sarrera testuak doinurik gabe (17-29 or.); 2. “Soinuz eta Kantuz (31-141 or.), olerki eta bertsoak (GDA-n argitaratuak) gehienak musikatuak; 3. “Hitzez eta Bertsoz” (145-185 or.), GDA-n argitaratu gabeko olerki eta bertsoak, Gabonei buruzkoak (doinurik gabe). Kuatrikromian dago liburu osoa.

Edukia: I. LIBURUA 1) Testua:Editorearen atarikoa eta Gandiagaren testuak (prosa, olerki, bertso). —136-137 orrialdeetan San Frantzisko Asiskokok Greccion ospaturiko Eguberria kontatzen duen testua, A. Krispin Beobiderna; 141 or.: “alaken, alaken” kanta herritarraren testua— 2) Irudiak: Xabier Egañaren kolorezko irudiak daude banatuta, nolabait testuei erreferentzia egiten dietenak. II. CDak (3). Liburuan musikatuta dauden testu guztiak daude horien grabatuta(ahotsez eta gehienetan musika-tresnen laguntzarekin).

Gaiak: Gabon-kantak dira oro har. Hasieran badaude Eguberriari buruzko gogoeta-testuak ere.

Datazioa: Liburua 2010 argitaratua. Bertako testuetako bat 1951koa da. Beste denak 1971-2000 artekoak dira.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa