Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: BGI

Autorea: Bilbao, Felix

Lankideak: Bilbao, Felix

Iturriaren izena: Bitoriano Gandiaga ikaskidea

Iturriaren urtea: 2002

Orrialde-kopurua: 3

Testu-kopurua: 4

Dokumentu mota: Daktilografia

Sailkapena-1: Orria(k)

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: Din-A-4 tamainako hiru orri dira, alde bakarretik daktilografiatuta.

Edukia: Herriberrin Filosofiako ikaslen bizkaitarren tade batek atera izan zuen Txo aldizkaria. Gandiagak Felixentzat idatzitako lau olerki, hark sortutako doinuei egokituta. Felixen zenbait oroitzapen Gandiagari buruz.

Gaiak: Gandiagaren izaera eta bizitzako zenbait zertzelada.

Datazioa: Felix Bilbaok Herriberrin Filosofiako ikasle bizkaitar zenbait landu ohi zuen "Txo" aldizkariaren berri ematen du GBI txostenean (2. or.); taldearen zuzendaria Fernando Legarreta izan omen zen. Hori, berriz, 1950ean edo 1951an joan zen Herriberrira irakasle. Horrelakoen berri eman ondoren zera dio Felix Bilbaok (BGI, 2) "Seguru asko, bere [Gandiagaren] garai haietako zenbait poesia paperontzian galduko ziren. Guztiak ez, ordea. Lau bat neuk gordetzen ditut, neuk eskatuta idatzi bai zituen. Nik kitarraz musika sortzen nuen eta Gandiagak, musika entzun ondoren, letrak jarri, gehienetan alderantziz egin ohi bada ere". Olerki horiek, gaiari begiratuz, Arantzazuko giroa ageri dute. Jakinez Gandiaga 1951-1955 urteetan izan zela ikasle Arantzazun eta Felix Bilbao 1952-1956 urteetan, 1952-1955 bitartekoak lirateke olerkiok. 1954eko data eman diegu.

Bestelako oharrak: Felix Bilbao Gandiagaren ikaskidea eta adiskidea izan zen; Gandiaga urtebete lehenagokoa zen; Herriberrin bi urtez eta Arantzazun hiru urtez elkarrekin bizi izan ziren.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa