Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: JAS-1

Autorea: Gandiaga, Jose

Lankideak: Bitoriano Gandiaga, Joanita Larraņaga, Julian Bandaormaetxea: solaskideak

Iturriaren izena: Jose Gandiaga solasean-1

Argitalpen-datuak: Zuzenean grabaturiko kasetea, e.g. (Gernika)

Iturriaren urtea: 1973

Dokumentu mota: Grabatua

Sailkapena-1: Kasetea

Sailkapena-2: 5.2. SolasaldiakKas

Kanpo-deskripzioa: Kasete, alde bietatan grabatua. (Nahiko ondo ahotsa, baina elkarrizketaren bizitasunean batzutan ez da erraza dena jasotzen).

Edukia: Alabaren Gernikako etxean (edo Omako baserrian) egindako elkarrizketa da: Aitak hitz egiten du gehienbat, batez ere Anjelitak eta Julianek galdetuta eta zirikatuta. Bitorianok eta Iņakik, Joanitaren senarrak, ere parte hartzen dute noizbehinka hizketan. Elkarrizketa bizi-bizia, gai batetik bestera erraz aldatuz. A aldea - Jose Gandiaga ezkongai; andregaiak eta azkenean Anastasiarekin ezkondu. - Anastasiaren gaixostasuna, 34 urte zituela. - Ezkongaietako harremanak. - Jesu Kristo Jainkoaren seme zaharrena eta Andre Mariaren seme bakarra: Jainkoa ez zen gurutzean hil. B aldea - Gaztetako kontuak: Kotxia noiz etorri, Joxe artzain 9 urterekin (120 ardi), ezkondu arte. Ardiak Orbelaunen? - Harrokeria zer den: Egia ez da harrokeria. - Bekatua... Gezurra: haurrei lehen gezurra, beren jaiotzari buruzkoa. - Fedea: ikusi barik sinestea... - Etikako printzipio nagusia: "Norberak gura ez dabena ez egin inori". - Pobreak eta gizarteko ezberdintasunak. - Heriotzari begira: "Arbola zaharra jausi egin behar".

Gaiak: Gaztetako kontuak; andregaietako kontuak; emaztearen gaitza eta sendatzea; gai "teologiko-moralak".

Datazioa: Bitorianoren aita Jose 1980ko azaroaren 5ean hil zen, 87 urte zituela; kaseteko elkarrizketaren barruan une batean Anjelita iradokitzen du Josek 80 urte dituela. Horrek esan nahi du, 1973 grabatuta dagoela kasetea.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa