Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: JZM

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: Patxi Ezkiaga: Hitzaurrea eta edizioa / Borja Goitia: Azala / Juantxo Egaņa: Azaleko argazkia

Iturriaren izena: Poema argitaragabeak. Jainkominez

Bilduma: Poema argitaragabeak

Argitalpen-datuak: Elkar - Arantzazu - Labayru, 2006, 176 or.

Testu-kopurua: 126

Sailkapena-1: Liburua

Sailkapena-2: 1.1.1. Liburua-G

Kanpo-deskripzioa: Liburua (22 x 14 cm). Azal gogorra. Editorearen hitzaurrearen ondoren, sei ataletan daude sailkatuta olerkiak: Biziaren gazi-geza, Jesusen ildotik, Naturarekiko komunioan, Jainkoa xede, Azkena hurbil denerako, Amaren magalean.

Edukia: 126 olerki dira, autorea bizi zelarik modu komertzialean behintzat argitaratu gabeak.

Gaiak: Liburu honetako olerki gehienak otoitzak dira, Jainkoari, Jesukristo nahiz Andre Mariari zuzenduak. Otoitz egitura eduki gabe ere, olerkietako asko Jainkoaren handitasuna (10), Jesu Kristoren misterioa (22) edota Andre Mariaren ederra (7) kantatzera datoz. Oro har Gandiagaren esperientzia erlijiozkoa dakarkigu liburu honetan argitaratzaileak; fedearen beraren gaia agertzen du poetak zuzenean zenbait olerkitan.

Datazioa: Liburuko olerki askotxoren (44) idazte-datarik ez dakigu; 15 poema inguru 1950-1970 urteetakoak dira; 30 inguru 1970-1990 urteetakoak; kopururik handiena poetaren bizitzako azken hamar urteetakoak dira (50 inguru).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa