Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: IZM

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: Iņaki Sarriugarte: Edizioa eta hitzaurrea / Borja Goitia: Azala / Juantxo Egaņa: Azaleko argazkia

Iturriaren izena: Poema Argitaragabeak. Izadiminez

Bilduma: Poema argitaragabeak

Argitalpen-datuak: Elkar - Arantzazu - Labayru, 2006, 174 or.

Testu-kopurua: 91

Sailkapena-1: Liburua

Sailkapena-2: 1.1.1. Liburua-G

Kanpo-deskripzioa: Liburua (22 x 14 cm). Azal gogorra. Editorearen atarikoaren ondoren, lau ataletan daude sailkatuta olerkiak: Eguna, Urtaroak, Elementuak, Izadiaren altzoan.

Edukia: 91 testu dira denetara; gehien-gehienak olerkiak, autorea bizi zelarik argitaratu gabeak.

Gaiak: Liburu monografikoa da funtsean. Izadia eta urtaroak kantatzen dituzten poema eta testuak dira. Ekaineko 24a edo San Joan egunak, udako solstizioak, oroitzapen, bizipen eta esperientzia guztiz bereziak dakarzkio Gandiagari, eta sarritan kantatzen du: 10en bat olerki behintzat horien inguruan ari dira. Elementu naturalen artean argia, mendia, itsasoa, hainbat zuhaitz eta hegazti ditu poetak kantagai. Bestalde, bere bizitzako barne-esperientziak eta arazo sozialak agertzeko bidea ematen diote sarritan poetari elementu natural horiek.

Datazioa: Liburu honetako hainbat olerki eta testuren idazte-urterik ez dakigu. 20ren bat olerki 1950-1970 urteetakoak dira; 23ren bat 1970-1990 urteetakoak; eta beste 23 inguru Gandiagaren bizitzako azken hamar urteetakoak (1990-2000).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa