Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: UBMX

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Uda batez Madrilen [Inprimategirakoa]

Argitalpen-datuak: Daktilografiatuen bilduma,

Iturriaren urtea: 1976-1977

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: Liburugaia

Sailkapena-2: 3.1 Liburugaia-G

Kanpo-deskripzioa: 156 orriko biluma: orri ia denak folio tamainakoak. Sarrerako testuen ondoren, bilduma osoa sei ataletan dago banatuta, katurlina kolorezkoak tatekatuta. Sortaren titulua, hasieran, "Udara batez Madrilen" zen; bertan dago eskuz zuzenduta eta "Uda" idatzita -seguruenik autoreak berak, UBMZ-n ere aldatuta baitago-. Funtsean UBMZ eta UBMX makinazko kopialdi berekoak dira: UBMZ UBMX-en kalkoa da; baina UBMZ-en badaude orrialderen batzuk aparte kopiaturikoak. Adibidez UBMX-eko 37. orrialdea, askotxo aldatuta, berriro kopiatu zuen UBMZ sortarako, bi orrialdetan (33-34 or.). Inprimategirako prestaturiko kopia da itxura guztien arabera, maketistarentzako ohar eta guzti.

Edukia: Uda batez Madrilen liburuaren originala da funtsean, makinaz idatzia. UBM liburuaren jatorrizko testua da, makinaz kopiatua. Lehenengo orrialdearen eta bigarrenaren artean Joan Mari Lekuonaren sarreraren originala dago sartuta, Jose Antonio Adurizek zuzenduta (13 orrialde), Gandiagaren beran testuak bezala.

Gaiak: Ik. UBM-ren erregistroa.

Datazioa: Kopia 1977. urtekotzat jo dugu, UBMZ bezala; baina bata nahiz bestea lehenagokoak izan daitezke: 1976koak edo.

Bestelako oharrak: Makinazko testuaren gain sarturiko zuzenketa gehienak Jose Antonio Adurizek idatziak dira, bera arduratu baitzen inprimategirako lanez, editorialaren aldetik. Oro har, UBMZ kopian autoreak berak eskuz egindako aldaketak ere jaso zituen Adurizek UBMX-en, inprimategirako. Hala ere, testuren batzuetan badirudi UBMZ baliatu zutela zuzenean inprimategian: adib., "Etxadiz gora dorreak" olerkia (goian aipaturiko UBMZ, 33-34 or.); era berean "Oroitzapenik isildu" olerkian "Joxantonio Astigarra" izena UBMZ-n dago sartuta eskuz, baina UBMX-n "Juan Iņarra" dago horren lekuan. Azken batez, badirudi bi kopiak erabili zituztela eskuetan, liburua inprimatzean.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa