Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: L2G

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: Azala eta marrazkiak: [Xabier Egaņa] / Diseinua eta daktilografiatzea: [Dionisio Arruti] / Censor

Iturriaren izena: Liburuko II Gandiaga - Bigarren bilduma

Bilduma: Liburuko Gandiaga (4 tomo), 1980-1986

Argitalpen-datuak: Pro manuscripto, Arantzazu, 1981-XII-20, 76 or.

Iturriaren urtea: 1981

Orrialde-kopurua: 76

Testu-kopurua: 69

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: 2.1.1. Bilduma

Sailkapena-2: 2.1.1. Liburua Mltk-G

Kanpo-deskripzioa: I. Koadernoa daktilografiatua (29,7 x 21) - Azala, paper soilekoa, beltzean marraztua - grapaz josia. II. Alde bakarretik daude idatzita orriak, bertso-sorta bakoitza orrialde banatan hasita. Bertsoak zeini buruzkoak edo zeini eskainiak diren, haren izena dakarte gehienek titulutzat. Marrazki apaingarriak sakabanatuta daude hainbat orritan, orrialde osoa hartuz, nahiz testuen artean.

Edukia: Lau atal ditu, bakoitzeko portadilla marrazkiaz bereizita: A) Hasierakoak (0-II or.): hiru bertso-sorta, horietako bat "aurkezpena". B) Urtebetetzeak (1-24 or.). C) Ezkontzak eta (35-44 or.). D) Nahas-mahas (45-70 or.). Sortetako batzuek adierazita daukate kantatzeko doinu tradizionalen bat. Bertso sorta gehienek, idatzi eta kantatu zitueneko data dakarte.

Gaiak: Arantzazuko Seminarioan idatzi eta bertako lagunarteko ospakizunetan abesturiko edota kanpoko hainbat lagunen ospakizun ezberdinetarako idatzitako bertsoen bilduma da hemengo hau. Gehienak umorez eta piper apur batez idatzitakoak dira. Horrelako "ospakizunen" adibidetzat Gandiagari berari urtebetetze bezperan (1979?) jarri zizkioten bertsoak entzun daitezke GUB kasetean.

Datazioa: Koadernoa eratu, 1981ean eratuta dago, eta bertso-sorta gehienak urte horretakoak dira; baina badaude 1980koak ere.

Lekukotasunak: Marrazkiak eta konposizioa zeinenak diren esaten ez duen arren, badakigu, jakin, Xabier Egaņarenak direla marrazkiak, eta bertsoen kopiatze eta maketatze lana Dionisio Arrutik egin zuela. Zentsoretzat Xebero Zinkun-haga jartzen du txantxetan, Zinkunegi jarri beharrean, koadernoan bertan etorriko diren bertso batzuengatik. Gandiaga euskaltzain izendatzeko L. Villasantek, X. Diharcek eta J. M. Lekuonak sinaturiko aurkezpen-orriak "Etxe-literatura" deitzen du "Liburuko Gandiaga" koadernoetakoa. (Ik. koaderno honetako eta L1G, L3G eta L4G koadernoetako bertsoei buruz autoreak dioena "Hamar kanta hautatu ditut" hasten den testuan). Autoreak berak aurkezpeneko bertsoetan dionez (0. or.), Liburuko Gandiaga. Lehen bildumako (L1G-eko) bertsoetan baino askoz gehiago zaindu zuen hemen horien orrazketa eta lantzea, argitaratuko zituzten susmoz, "Hobekeriaren mende" ere ibili izan dela.

Bestelako oharrak: Koaderno honetako aurreko testua (jatorrizkoa edo) badugu artxiboan, L4G deitu duguna; hor baitaude L2G-n argitaraturiko ia testu denak, eta hor egin zuen hainbat zuzenketa, gero koadernora pasa zituztenak. Koadernoko bertsoak lehendik argitaratu gabeak dira, baina horko bat eta beste gerora argitaratu zuen, bereziki Ahotsik behartu gabe liburuan. Koadernoaren atarikoak honako ohar hau dakar: "DEBEKUA: Ez beza inork inoiz inola inon hemendik ezer argitara, Gandiren baimen espresu eta libre gaberik".

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa