Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: EKB

Autorea: Gandiaga, Bitoriano (itzultzailea)

Iturriaren izena: Euskal Kanta Berriak

Argitalpen-datuak: sorta daktilografiatua, 3 orri

Iturriaren urtea: 1968-1970

Orrialde-kopurua: 3 orri

Testu-kopurua: 3

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: Sorta

Sailkapena-2: 3.5.1. Gai-sortaArtx

Kanpo-deskripzioa: Hiru paper oso bereziak dira (17,50 x 25), alde bakarrean daktilografiatuak, eta testuaren buruan gaztelaniazko titulua daramatenak. Hirurak dira gaztelaniazko kanten itzulpenak.

Edukia: - Ain zera liraiña ("Mira que ere linda") - Pintore, masusta beltza ("Angelitos negros") - Eidak mun, emaidak musu ("Bésame mucho")

Datazioa: 1968-70 bitartekoak izan daitezke itzulpen hauek; ez daude euskara batuaz idatzita (1968ko udazkenean izan zen Arantzazun bertan Euskara batuari buruzko Batzar ezaguna).

Bestelako oharrak: Dirudienez, Euskal Kanta Berriaren mugimenduan nolabait parte hartu zuen Arantzazuko zenbait fraidek, bereziki Pello Zabalak, Fernando Mendizabalek, Joxe Iturriak eta... Bitoriano Gandiagak: Euskarazko testu berriak (batez ere Gandiagarenak) musikatzen eta baita gaztelaniazko kanta ezagunen euskarazko itzulpenak egiten. Azken hauetakoak dira sorta honetakoak. Baina Gandiagaren artxiboan horrelako beste bi testu behintzat agertu dira, bestelako paperean idatziak, eta horietako bat behintzat Pello Zabalak euskaratua: "Lertu bedi argia" (Belgikako "Seur Sourire" mojaren kanta). Pellok berak aitortu digunez. "Milla Zorion" ("Congratulations") kanta ere Gandiagak euskaratu zuen.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa