Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: LLO

Autorea: Hainbat

Lankideak: Bitoriano Gandiaga "Gorgomendi": "Tximeleta" poesia (97. or.)

Iturriaren izena: VI. Literatur Lehiaketa. Oņati

Argitalpen-datuak: VI. Literatur Lehiaketa. Oņati (Gertu inpr.; urterik gabe) 130 or.

Iturriaren urtea: 1990

Orrialde-kopurua: 2 (97-98)

Testu-kopurua: 1

Dokumentu mota: Inprimatua

Sailkapena-1: Liburuska

Sailkapena-2: 1.1.3. Liburua-K

Kanpo-deskripzioa: I. Liburu inprimatua (21 x 15 cm) - Kartulinazko azala. II. Lehiaketan parte hartu zutenenen idazlanak bada bestearen ondoren daude, bakoitzak portadilla gisa autorearen argazkia duela.

Edukia: 1990eko Oņatiko Udalekoa Euskara-Batzordeak antolaturiko literatur Lehiaketara aurkezturiko olerkia eta prosazko testuak jasotzen ditu liburusak: 28 denetara. Horietako bat Gandiagarena: "Tximeleta" (98. or.), autorearen argazki eta guzti(aurreko orrialdean). Idatzi guztiak 6 taldetan daude banatuta liburuan: Gandiagarena olerkia E taldekoa da.

Gaiak: Tximeletari buruzko olerki esperimentala da. Beste iturri baten "Tximeletaren baleta" du titulua olerkiak; agian horrexek adierazten ongien olerkiaren gaia.

Datazioa: TXB-n ageri denez, hemen argitaraturiko "Tximeleta" olerkia 1989an idatzitakoa da.

Lekukotasunak: Gandiagak aurkezturiko "Tximeleta" olerkia, helduen lehiaketara aurkezturikoak, 1. saria irabazi zuen, beste batetik batera. Liburuak ez dakar sarituen berririk, ezta Gandiaga eta berarekin batera 1. saria irabazi zuenarenik ere. Marian Lizarralde, Lehiaketaren antolatzailearen aitorpenez, urte horretako lehiaketa Arantzazuko hiru mutikok irabazi zuen sariren bat.

Bestelako oharrak: Gandiagak Marian Lizarralderi berari eskainia zion lehenago olerki hori; berari eskatu zion baimena lehiaketara aurkeztu ahal izateko -Marian ez zen epaimahaikoa-.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa