Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: MRN

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: Marian Lizarralde: dokumentuen biltzailea

Iturriaren izena: Marian Lizarralderen paperak

Argitalpen-datuak: Material idatzi heterogenoa, 14 dokumentu

Orrialde-kopurua: 14 dokumentu

Testu-kopurua: 13

Dokumentu mota: Eskuz-Makinaz-Inprimatuak

Sailkapena-1: Sorta

Sailkapena-2: 3.5.2. Lagun-sortaArtx

Kanpo-deskripzioa: 14 dokumentu dira, Marian Lizarraldek, Oņatiko Udaletxeko euskara-teknikariak, eskura utziak. Dokumentu oso heterogenoak dira (paperari, gaiari, idazkerari eta motiboari dagokienez): inprimatuak, daktilografiatuak eta eskuzkoak daude. Horietako askotxo Marianen jatorrizko dokumentuen fotokopiak dira, DIN-A-4 tamainako orrietan eginak. Dokumentu batzuk ez dira osorik Gandiagarenak; baina haren testuak daude tartekatuta. Sorta honetan badaude gainera hiru dokumentu, Marian Lizarraldek idatziak, eta Gandiagari zuzenean dagozkionak.

Edukia: Hona hemen dokumentuen deskripzio laburra, banan- banan: 1. Erakusketa. Ikazkintza. Ikazkintzaren inguruan Jon Arsuagak egindako argazki-erakusketaren aurkezpen-liburuxka inprimatua (8 or.): Erdiko bi orrialdeak Gandiagak idatzita daude, "Ikazkinak" titulupean. 2. "Oņati" tituluko diptiko inprimatua, Gipuzkoako odol-emaileen Elkarteak aterea: Lehen orrialdean, Gandiagaren "Agur zuri, odol-emaile" olerkia. 3. Tximeletaren balleta: 10 orriko eskuizkribua –jatorrizko eskuizkribuaren fotokopia–, autoreak Mariani eskainitako poema (lehen bi orriek azalarena egiten dute; hirugarren orrian olerkiaren eskaintza; eta azken zazpi orrietan, olerkia, alde bakarretik idatzia). 4. "Aurten suetenaren Gabona" hasten den testua: Mariani eta familiari bidalitako gabon-agurraren fotokopia (1998). 5. "Jainko samurrak maite nau" hasten den olerkitxoa: Marianen Leire alabaren jaunartzeko oroigarri-testua, fotokopiatuta. 6. "Euskararekiko onarpena gehituz doa": "Etorkizuna euskaraz dator" sloganari iruzkin modukoa, prosaz idatzia (2 or.). 7. "Zorionak": Gabonetako zorion-agur luzea, prosaz idatzia, olerkiren bat tartekatuz (5 or.). 8. "Bazen behin gizon-ttiki handi bat" hasten den testua: J. M. Barandiaranen omenez idatzitako testua, hark 100 urte bete zituenean (1989). 9. Xabier, Marianen semearen lehen jaunartzeko oroigarriaren fotokopia: Gandiagaren olerkia (1993). 10. "Galdutakoari" tituluko poema (daktilografiatua, 2 or.). 11. "Oteiza Arantzazun" poema. Azalean (1. orrian) honako hau dakar: "Poema escrito y leido por P. Vitoriano Gandiaga en el acto de homenaje a Jorge Oteiza" (Oņati, 1996ko Maiatzaren 4an)". Titulu nagusiaren pean 11 olerki batu zituen, poema bakarra osatuz edo; fotokopia da (5. or.). 12. "Ikuskizun" hasten den olerkia, Mariani dedikatua (1990) (Jatorrizko eskuizkribuaren fotokopia, 1 or.). 13. "Otoitza/Súplica" tituluko olerkia: Euskaraz eta gaztelaniaz dago olerkia, orri banatan, (daktilografiatuaren fotokopia). 14. "Kaioa/Gaviota" tituluko olerkia: Euskaraz eta gaztelaniaz dago, orri banatan (daktilografiatuaren fotokopia). Marian Lizarralderi eskainitako olerkietan, guztiz nabarmentzekoa da "Tximeletaren balleta": jatorrizkoa kartulina gisako 28 orriko liburuxka modukoan dago idatzita; artxiborako idatzitako orriak bakarrik daude fotokopiatuta.

Datazioa: Sorta honetako dokumentu "berriak" 1989tik geroztikakoak dira; "Kaioa" eta "Otoitza" olerkiak lehenagokoak dira (1986) eta bestelako iturritan ere ageri dira.

Bestelako oharrak: Marianek eskura utzitako Gandiagaren material dena batean gorde dugu artxiboan, MRN siglaren pean. Horietako batzuk AOB-n edo bestelako iturritan ere badaude. Olerkietako batzuk Mariani berari eskainitakoak dira; beste batzuk ez, berak bere lanean bildutakoak baino.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa