Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: AOB-K

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Artxiboko Orri Bakanak - Zuzentzekoen karpeta]

Argitalpen-datuak: Paper daktilografiatuak, 24 orri

Iturriaren urtea: (x?)

Orrialde-kopurua: 24 orri

Testu-kopurua: 24

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: Orriak

Sailkapena-2: 3.8. AOB

Kanpo-deskripzioa: DIN-A-4 formatoko orri satinatuak dira, alde bakarretik makinaz txukun idatzita, eta zenbait aldiz eskuzko zuzenketekin; karpetaren batean egon ziren nonbait bilduta, daratuluz egindako ezkerreko zulotxoek adierazten dutenez. Horietako gehien-gehienak AOB-P orrien kopiak dira. Berriz kopiatu zituen horiek -nork?zertarako?- eta batzuetan horien gain eskuzko zuzenketak egin zituen autoreak.

Edukia: 24 olerki, AOB artxibadoreetko sail ezberdinetan sailkatuak. Gehienak AOB-P sortakoen kopiak dira. Testu hauetako askotxo GBB eta HGB1E iturrietan ere badaude. Horietako bat ABG liburuan (1997) argitaratuta dago.

Gaiak: Testuotako gai nagusienk Euskal Herria edota euskara dira; badaude "jendea" eta bestelako sailetan sailkatuak ere.

Datazioa: Ez da erraza jakiten noizkoa de AOB-K kopia. Gehienak AOB-P orrian kopiak dira, eta AOB-P sortakoak 1967-70kotzat jo ditugu; baina AOB-K kopiak askotxoz beranduagokoak izan daitezke. Horietako bat behintzat ABG liburuan argitaratuta dagoenez, 1997koa baino lehenagokoa izango beharko luke AOB-K sortak. Horko gehien-gehienen idazte urte-tartea badakigu, AOB-P jatorrizko kopiaren bitartez. Hala ere ez daukagu esaterik oraingoz, eta bestelako daturik ezean, AOB-K kopia noizkoa den.

Bestelako oharrak: AOB-K sorta (edo karpeta izandakoak) ez dauka balio handirik Gandiagaren testuen iturrien aldetik, horko testuak aurrekoen kopiak direlako. Baina balioa eduki dezake testu horien historia ezagutzeko: Zergatik eta zertarako egin zuen kopia berri hori, karpeta berezia eratuz?

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa