Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: GUR

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Gurutzeta ondoko paperak

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuen sorta, 6 orri

Iturriaren urtea: 2000

Orrialde-kopurua: 6 orri

Testu-kopurua: 6

Dokumentu mota: Eskuzkoa

Sailkapena-1: Sorta

Sailkapena-2: 3.5.2. Lagun-sortaArtx

Kanpo-deskripzioa: Kuartila formatoko (150 x 215 mm) 6 orri dira, eskuz idatziak, idazkera berdintsuz. Orrialde bakoitzen testu bana dago; buruan egindako gurutze txiki batez dago nolabait markatuta testuaren hasiera.

Edukia: Lau prosazko testu; bostgarrena poetikoa, eta seigarrena apunte edo eskema modukoa, bakardadeari eta gaixotasunari buruzko testuren baterako.

Gaiak: Gai beretsua darabilte testuok: Gurutzetako ospitalean bizi izandako esperientzia.

Datazioa: "Bizitzako txanponari" hasten den olerkian (5. orrian) zuzenean aipatzen ditu "Gurutzetan jasandakoak". Zalantzarik gabe 2000-ko udazkenean egin zioten operazioaz, eta, ondorengo konplikazioak zirela tarteko, ospitalean eman zuen denboraldiaz ari da. Gurutzetako klinikan 26 egun eman zituen; eta ondoren Arantzazura itzuli zen. Testu hauetako gogoetak ez zituen seguruenik klinikan idatzi, gero Arantzazura itzulita baino: 2000. urtearen azken egunetan edo 2001eko hasierakoetan.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa