Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: AOB-N

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Artxiboko Orri Bakanak - Orri txikienen sorta]

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuak, 16 orri

Iturriaren urtea: 1985-1988

Orrialde-kopurua: 32 (16 orri)

Testu-kopurua: 11

Dokumentu mota: Eskuzkoa

Sailkapena-1: Orriak

Sailkapena-2: 3.8. AOB

Kanpo-deskripzioa: 16 orri txiki, 100 x 75 mm-ko tamainakoak -fitxatxoak-. Eskuz daude idatzita, idazkera oso berdintsuz denak.

Edukia: 11 olerki, AOB artxibadoretako sail ezberdinetan daude sailkatuta.

Gaiak: Gehienak "Otoitza" sailean daude sailkatuta, baina "Jendea", "Gogapena" eta "Bizitza" sailekoak ere badaude.

Datazioa: Sail horietako bat -"Uste dut gauza gehiegitxori" hasten dena- P2Z iturrian dago jasota; horretakoak berriz, 1985-1988 bitartekotzat joak ditugu (ik. iturri horren erregistroa). Testuetako bat AZK bilduman (2000) ere badago, baina zerbait aldatuta; AOB-koa lehenagokoa da. Ondorioz, eta bestelako argibide zehatzagorik ezean, 1985-1988 urte-tartekotzat jo ditugu AOB-N sortakoak ere.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa