Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: ABGZ

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Ahotsik behartu gabe

Argitalpen-datuak: Daktilografiatua, 89 or.

Iturriaren urtea: 1997

Orrialde-kopurua: 89

Testu-kopurua: 87

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: Liburugaia

Sailkapena-2: 3.1 Liburugaia-G

Kanpo-deskripzioa: I. Kartoizko karpeta eraztunduna, marroia, folio tamainakoa. Barruko orriak Din-A-4 tamainakoak. II. Alde bakarretik daude idatzita. Olerkietako askok argitaratu edo idatzi zitueneko urtea edo data dakar. Asko titulu eta guzti daude, edota lehen lerroa hizki larriez idatzita.

Edukia: 94 olerkiak honela daude sailkatuta: 1. "Argi oneko poema" eta Olerti-koak: Olerti sortan argitaraturiko 28 olerki (1-21 or.). 2. Seminario al descubierto. SAD aldizkarian argitaraturiko 11 poesia (23-35 or.). 3. Eupadak: 23 olerki (36-63 or.). 4. Aza eta nahaste: 25 olerki (64-89 or.). Sailkapen horrexekin daude argitaratuta Ahotsik behartu gabe liburuan.

Gaiak: Garai eta inguru oso ezberdinekoak izanik, bilduma honetako olerkien gaiak ere askotarikoak dira.

Datazioa: Lehen sortakoak Olerti aldizkarian argitaraturikoak dira. Eta argitalpen-data dakarte. Berdin bigarren sortakoek, Seminario al Descubierto aldizkarian argitaraturikoek, argitalpen-data dakarte. Beste gehien-gehienek ere autoreak berak idatzitako data daramate. 1997an argitaratu zuen liburua. Liburugaia ere urte berekotzat eman dugu, nahiz eta agian 1996koa izan daitekeen. Datarik ez daukatenei, eta bestelako daturik ez daukagunean, noizkoak diren jakiteko, 1997. urteko data esleitu diegu. Karpeta honek lehen begiratuan liburua inprimatzeko inprimategirako erabilitako "originala" ematen du; liburuan argitaraturiko olerki guztiak daude. Baina ez da horrela; izan ere hemengo testuetan egindako eskuzko aldaketaren batzuk gero ez daude liburuan sartuta; eta, bestalde, hemengo testuren batzuk aldaerekin agertu ziren liburuan. Gainera karpeta honetan Gandiagak atal bakoitzari idatzitako "sarrera" modukoak, olerkiz olerki bakoitzaren argibideak ematen dituztenak, falta dira. Seguruenik tarteko karpetaren bat osatu zuten, inprimategirako "originaltzat" erabilitakoa.

Bestelako oharrak: Ahotsi behartu gabe libururako materiala bildu zuen liburugai horretan. Ondoren idatzi zituen hitzaurrea eta atalen aurkezpenak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa