Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: ELRZ

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Elorri-Inprimategirako sorta hipotetikoa]

Iturriaren urtea: 1957-1959

Testu-kopurua: 81

Sailkapena-1: Liburugaia

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: Iturri hau hipotetikoa besterik ez da, ELRL-ren osagarria. Galdua denez, ez dakigu nolakoa zen - izatez Elorri liburuaren inprimategirako kopia osoa dago galduta-. Seguruenik inprimategirako prestaturiko jatorrizko testu-kopia osoaren barruan integratuta joango zen sorta hau, ELRL-etik aukeraturiko olerkien artean tartekatuta.

Edukia: 81 bat olerkiko bilduma litzateke bilduma horretakoak, ELRL-tik aukeraturiko beste guztiekin batera, Elorri liburuaren inprimategirako liburugai jatorrizkoa osatuko zuketenak: denetara 200 testu.

Datazioa: Elorri liburuan sartutako bestelako olerkien aurreko iturriak baditugu: ELRL, ELRG eta LXK. Horien idazte-datak ezarriak ditugu, oso zehatzak ez badira ere; eta 1959. urterainoko epea hartzen dutela dirudi. Horietan ageri ez direnak, eta ELR liburuan argitaraturikoak, badirudi zuzenean Elorri libururako idatzi zituela, aurreko materialak osatzeko edo. ELRZ bilduma hipotetikoari beraz 1961. urteko data eman diogu, eta horko olerkiei -ELRL, ELRG eta LXK iturrietan ageri ez direnei- 1957-59 urteen idazte-data esleitu diegu. Gandiagak dioenez, 1952-1957 bitartean idatzi zituen Elorri liburuko poemak; eta 1959rako orraztuta eta prest zeuzkan inprimategirako. ELRZ bildumakoak Elorri liburua osatzeko azkenak izan zitekeenez, 1957-59 tartekotzat jo ditugu.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa