Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: AOB-X

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Artxiboko Orri Bakanak - Makinazko karratu zulodunak]

Argitalpen-datuak: Paper daktilogrfiatuak, 62 orri

Iturriaren urtea: 1997-2000~

Orrialde-kopurua: 124 (62 orri)

Testu-kopurua: 62

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: Orriak

Sailkapena-2: 3.8. AOB

Kanpo-deskripzioa: 17,5 x 20 cm-ko paperak dira, makinaz txukun idatziak, eta karpetan sartzeko zuloak dituztenak. Makinazko idazkeraz ere oso kidekoak dira denak. Orrialde banatan daude idatzita.

Edukia: 62 olerki, AOB artxibadoreetako hainbat sailetan sailkatuak. Horietako asko P1Z edo P2Z iturri digitaletan ere badaude. Horietako 6 EZH iturrian ere badaude, eta Zurgai aldizkariak argitaratu zituen (2000); 30 inguru autorea hil ondoren argitaratu zituzten (2003an eta 2005ean).

Gaiak: Gai nagusiak esistentzialak eta erlijiozkoak dira: Bizitza, Jainkoa, Fedea, Denbora; horietako asko otoitzak dira. Urtaroei eta izadiari buruzkorik ere badago; idazlea eta poesia sailekorik ere bai.

Datazioa: Testuetako batzuk 2000. urtea dute Pello Zabalak jarria seguruenik. Horietako askotxo Zurgai aldizkariak argitaratu zituen 2000. urtean: Errail zaharra sortakoak; hauek 200. urtekotzat jotzen ditugu, iturriaren beraren deskripzioan azaldu gunez. Gure aldetik, eta zerbait zabalduz horien urte-tartea, 1997-2000 urtekotzat jo ditugu behin-behingoz.

Bestelako oharrak: 2007-02 datan honetan 62 sartu ditugu sorta honetan. Agian beste bakarren bat egon daiteke artxibo orokorrean.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa