Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: AOB-Q

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Artxiboko Orri Bakanak - Eskuzko karratu zulogabeak]

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuak, 37 orri

Iturriaren urtea: 1995-2000~

Orrialde-kopurua: 74 (37 orri)

Testu-kopurua: 35

Sailkapena-1: Orriak

Sailkapena-2: 3.8. AOB

Kanpo-deskripzioa: 17 x 20 cm-ko paperak dira, estilo beretsuz eskuz idatziak, gainean gurutzetxoa dutenak. AOB-B sortakoen oso antzekoak dira paperak, baina karpetan sartzeko zulorik gabeak. Horregatik aparteko sortakotzat jo ditugu hauek. Bost testu bina orrialdetan daude idatzita; bi testu, berriz, hiruna orrialdetan.

Edukia: 35 olerki, AOB artxibadoreetan sail ezberdinetan sailkatuak. Bakarren bat kenduta beste inolako iturritan ez daude. Autorea hil ondoren horietako 10 testu argitaratu dituzte dagoeneko (2007-02).

Gaiak: Gai esistentzialak eta erlijiozkoak dira nagusi olerki hauetan: Bizitza, Denbora, Jainkoa. Baina bestelako gaiak ere ageri dira: Arantzazu, Poesia, Izadia, Lurra...

Datazioa: Horietako batean, "Jesukristo kontzientziak" hasten denekoan, 1997ko data jartzen du; "Mila bederatziehun ta" hasten dena 1998koa dela badakigu, seguruenik Urtezaharrekoa, 1999.ra aldatzeko gauekoa, alegia. Gure aldetik, urte-tartea zabalduz, eta AOB-B sortakoekin parekatuz, 1995-2000 tarteko urtekotzat jo ditugu, bakoitzari buruz bestelako datu zehatzagorik ez dugunean, goian aipaturiko bi horiei buruz dugun bezala.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa