Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: AOB-R

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Artxiboko Orri Bakanak - Esku-idazkera okerrekoak]

Argitalpen-datuak: Eskuizkribuak, 80 orri

Iturriaren urtea: 1970-1974~

Orrialde-kopurua: 160 (80 orri)

Testu-kopurua: 80

Dokumentu mota: Eskuzkoa

Sailkapena-1: Orriak

Sailkapena-2: 3.8. AOB

Kanpo-deskripzioa: 80 bat horri dira oraingoz (16 x 21,5 cm-ko tamainakoak): kolore ilunekoak gehienak, grafia nahikoa okerrez eta zaindu gabez eskuz idatziak. Orrien itxuragatik eta idazkeragatik bildu ditugu honelako sortara. Testuetako 10 inguru bi orrialdetan daude idatzita.

Edukia: 80 olerki, AOB artxibadoreetako sail ezberdinetan sailkatuak. Argitaratu gabeak dira denak. Hauetako bakarrik ere ez dago autorearen bizitzan argitaratuta; hur hil ondoren, berriz, horietako 22 olerki edo argitaratu dituzte.

Gaiak: Gai nagusiak Bizitza, Euskara eta Euskal Herria dira. Badaude Izadia, Lurra, Gabonak eta bestelako sailetakoak ere.

Datazioa: Lehen begiradaz gaiari begiratuz, badirudi HGB ziklokoak direla: 1969-74 artekoak, alegia. Adibidez, "Erregeren profeta" gaiko olerkiak garai horretakoak dira, eta horietako bat behintzat badago AOB-R sortan. Gainera AOB-R sortako bat behintzat AOB-K sortan ere badago; eta horiek 1970rrekotzat jo ditugu. Bestalde, badira Elorri ziklokoak ere, 1968a baino lehenagoak, alegia: gaiaren aldetik Elorri-tik hurbilagokoak eta euskara batuaren inolako ukiturik ez dutenak (Adibidez, "Otzaren kolore" eta "Ori, ta pintura boteko" hasten diren olerkiak). 1974an Madrilera joan zen eta Uda Batez Madrilen idatzi zuen, beste ziklo bati hasiera emanez. Horregatik, eta behin-behingoz baldin bada ere, 1970-74 tartekotzat jo ditugu sortako olerkiak.

Bestelako oharrak: Inoiz zalantzarik ere badago (kodearen ondoren galdera zeinua ipiniz adierazi duguna) ea halako sorta honetakoa ote den; sorta honetan oraingo sartugabekoren batzuk ere agian hor sartzekoak izan daitezke. Dena dela, oraingoz AOB-R bezala markatu ditugunak garai bertsukoak izan daitezkeela dirudi, esandako ezaugarriei begira; lehen hipotesi hau berretsi egin beharko litzateke azterketa sakonagoz, gaien kidetasuna, etab. ikusiz.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa