Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: TBO

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Txakolinaren 2 ospatze

Argitalpen-datuak: Sorta daktilografiatua, 23 orri

Iturriaren urtea: 1973

Orrialde-kopurua: 25 orri

Testu-kopurua: 2

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: Bilduma

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: Folio formatoko 25 orriko sorta da, alde bakarretik makinaz idatzita; lehen bi orrialdeak azalak edo dira, poemaren titulua daramatenak, eta orrialderik markatu gabe. Beste orriek, ia denek, orrialde-zenbakiak markatuak dituzte: I+1-22. Orri gehienak zuriak dira, salbu I eta 7, 8, 9, eta 10 zenbakidunak, arrosa kolorekoak baitira horiek. Azaleko orriak erdialdean dakar honako titulua: "Txakolinaren 2 ospatze"; eta goialdean: "Lema: EGARRI". Itxura guztien arabera, sorta hau Euskaltzaindira Eusebio Maria Azkue izeneko sariketara bidalitakoaren kopia da (1973).

Edukia: HGB liburuan argitaratu zituen testuok "Txakolinaren ospakuntza-1" (7 or.) eta "Txakolinaren ospakuntza-2" (17 or.) daude hemen. Horiek argitaratzekoan aldaketaren batzuk sartu zituen: a) "Ospakuntza-1"ean hasierako zatia (HGB-1, 17. orrialde osoa) eta beste ahapaldi txiki batzuk (bigarren zatiaren eta hirugarren zatiaren azkenean); b) "Ospakuntza-2"an, "bigarren zurrutaren" ondoren ahapaldi bat, eta hirugarren zatiaren aurretik lerro bat.

Datazioa: 1973. Txakolinaren ospakuntza-poema biak urte horretan idatzitakotzat eman ditugu.

Bestelako oharrak: Lehen saria irabazi zuen Eusebio Maria Azkue lehiaketan Gandiagak, eta Lekeition eman zioten saria, Euskaltzaindiak hari egindako omenaldikoan. Dena dela, Euskaltzaindiaren artxibo eta liburutegian ez da agertu sorta hau; bai ordea, HBGS deitu dugun "Hiru gizon bakarka" izeneko poemario handia.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa