Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: JHS

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Jesukristoren Hiru Gorazarreak

Argitalpen-datuak: Daktilografiatuen sorta, 12 orri

Iturriaren urtea: ~2000

Orrialde-kopurua: 12 orri

Testu-kopurua: 3

Dokumentu mota: Daktilografia

Sailkapena-1: Orriak

Sailkapena-2: 3.5.1. Gai-sortaArtx

Kanpo-deskripzioa: Din-A-5 tamainako orriak, alde bakarretik makinaz txukun idatziak. Orri banatan daude idatzita, euskarazko nahiz gaztelaniazko testuak.

Edukia: Jesukristoren hiru gorazarre dira, euskaraz eta gaztelaniaz: "Jesus Jainkoaren seme", "Jesus, ez daukagu hitzik", "Hosanna zuri, behin ta biz". Horien jatorrizko eskuzko testuak eta horien makinazko kopia bana AOB-n daude banaturik, bakoitzari dagokion lekuan.

Gaiak: Jesu Kristo da hiru olerkien gaia.

Datazioa: 2000. urtea Kristautasunaren urte santua ospatu zen, eta Aita santuak Jesu Kristoren urte izendatu zuen. Hori dela eta landu zituen nonbait Gandiagak bereziki hiru gorazarre hauek, "Fede Ibilaldia Arantzazu- 2000 Misioa" ekitaldirako. Gertaera horren kronikaren barruan argitaratu zituen Arantzazu aldizkariak horietako bi ( 2000. urtean, 605 zenbakian, orrialde banatan) -seguruenik horretarako jarrita dauzkate horien eskuizkribuek gainaldean 1) eta 2) zenbakiak-.

Bestelako oharrak: Hiru olerkien sorta hau eratu dugu, hiru gorazarreak alde guztietatik bata besteari oso lotuak eta nolabait baterakoak direlako: Gaiaren batasunaz gain, eskuzko testuak idazteko erabili zituen paperak eta idazkera-estiloa berdinak dira -boligrafoa ere berbera dela dirudi; horiek makinaz kopiatzea ere baten batek ekitaldi berean egin zituela argi dago, denak estilo berberaz baitaude daktilografituta. -Agian horiekin batera jartzekoa da "Sinesten dut ... sinesten dut Jesus" olerkia ere, eskuzko jatorrizkoari begiratuz gero, baina horren makinazko kopiarik ez zaigu iritsi-.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa