Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: AOB-P

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Artxiboko Orri Bakanak - Korupekoak eta beste]

Argitalpen-datuak: Paper daktilografiatuak, 82 orri

Iturriaren urtea: 1967(1969)-1970

Orrialde-kopurua: 164 (82 orri)

Testu-kopurua: 85

Sailkapena-1: Orriak

Sailkapena-2: 3.8. AOB

Kanpo-deskripzioa: Din-A-5 tamainako paperak dira, alde bakarrean makinaz idatziak, eta kopialdi beretsukoak direnak. Badaude tartean sailekoekin joatekoak liratekeen ala ez zalantzazko zortzi bat testu, paper-modu berdinean idatziak makinaz, baina tipografiaren aldetik ezberdin samarrak, eta AOB-P? (galdera-zeinuz) markaturikoak. Urte-tarte berekotzat hartzekoak direla uste dugu horiek ere.Orri gehienetan olerki bana dago; baina bi testu behintzat bi orrikoak dira; eta bese batean olerki bat baino gehiago dago.

Edukia: 85 olerki, AOB artxibadoretako sail ezberdinetan sailkatuak. Horietako asko bestelako iturritan ere ageri dira: GBB, 1KO, HGB1E eta HGB3E. Lau testu argitaratuta daude gainera, autorea bera bizi zelarik. Hil ondoren horietako askoz gehiago argitaratu dituzte.

Gaiak: Gai nagusia Euskal Herria eta euskara dira. Baina badaude bestelako sailetakoak ere: Bizitza, jendea, izadia, etab.

Datazioa: Paper horietako asko "Korupeko salmoak" dira, 1970 inguruan idatziak; baina lehenxeagokoak ere badira. Izan ere, 1969korik ere badago nonbait -adibidez, "Eta nora eta izarretara" hasten dena, ik. horren erregistroko oharra, "Ohar historikoak" eremuan-; eta baita 1967korik ere: "Gure gaztaiņadi" hasten dena, adibidez (ik. errregistroko ohar historikoa). Horregatik 1967-1970 urte tartea esleitu diegu sorta honetako testuei. Izatez, Gandiagak berak dioenez, "1967-tik 69ra bitartean HIRU GIZON BAKARKA idatzi nuen, "Oteitzaren eskaritik Herriarenak entzunik": epe horretakoak izan daitezke izan iturri honetako testu gehienak. Horietako batzuk berriz, argi eta garbi 1968az geroztikakoak dira (bereziki Txakolinaren ospakuntza poemaren ziklokoak eta Arantzazuko friso berriaz ari direnak) -horrelakoak 1969-1970 urte-tartearekin markatu ditugu, argibide zehatzagorik ezean.

Bestelako oharrak: AOB-P-ko makinaz idatzitako horrelako paper-pusken antzeko asko dator eskuz idatzita ere AOB-koen artean. "Klink!" hasten den olerkia horrelako paperean dago idatzita makinaz; eta azpian "Erregeren profetentzat" dago idatzita eskuz; uste izatekoa da AOB-P-koen aldi berekoa edo dela.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa