Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: LBSB

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: [Laurogeitabost/sei bilduma]

Argitalpen-datuak: Daktilografiaten bilduma, 48 orri

Iturriaren urtea: 1985-86

Orrialde-kopurua: 48 orri

Testu-kopurua: 49

Dokumentu mota: Daktilografia

Sailkapena-1: Bilduma

Sailkapena-2: 3.2. Bilduma-G

Kanpo-deskripzioa: DinA-4 formatoko orrien sorta da, alde bakarrean daktilografiatuta; zenbakituta daude orriak-42bis ere badago-. Olerki gehienek idazte-data daramate: 1985 edo 1986. Batzuetan hilabetea ere bai, eta inoiz eguna ere bai. txikiak.

Edukia: Olerkiak denetara 49 dira, azkenekoan bi daudelako, Bilduma hau kopia bat baino gehiagotan iritsi zaigu: Gehienen eskuzko kopia jatorrizkoa ere badago. Eskuzkoak eta makinazko kopia nagusiko orriak AOB karpetean daude banatuta, bakoitzari dagokion lekuan; horiek identifikatzeko eta bilatzeko AOB-B idatzi dugu iturrian. Bilduma osorik eta batean gorde nahi izan dugu karpeta berezian, "Laurogehitabost/sei bilduma" izenekoan. Karpeta horretan hiru atal daude, ordea, kolorezko paper batez bereizita: a) lehen atalean bilduma osoaren kopia dago, normalean AOB-n banaturikoen kalkoak direnak; b) bigarren atalean, horietako hainbaten fotokopien sorta dator -horietan inoiz eskuzko ohar txikiren bat ere badator -horrelakoetan horien kopia egin dugu AOB-rako-; c) hirugarren atalean, sortako zenbait olerkiren makinazko kopiak daude; testuan berdinak dira horiek, baina berriro daktilografiatuta daude.

Gaiak: Horrela sorta moduan iritsi zaigu Gandiagaren artxiboan. Bilduma ez du erabateko batasunik gaien aldetik, baina horietako asko Liturgiarako kantetarako testuak dira, seguruenik Pello Zabalak musikatzeko idatziak.

Datazioa: Testuen idazte-urteak goian adierazi ditugu: 1985-86; LBSB bilduma bera ere garai hartan egindako izan daiteke.

Bestelako oharrak: Seguruenik Dionisio Arrutik egindako lan daktilografiko haietakoa da bilduma hau. Gandiagaren hainbat eskuizkribu daktilografiatu zituen berak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa