Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: LFE-2

Autorea: Gandiaga, Bitoriano (elkarrizketagilea)

Lankideak: Larreako famila: solastaria

Iturriaren izena: [Larreako Familiarekin elkarrizketan-2]

Argitalpen-datuak: Zuzenean grabaturiko kasetea, e.g. (Larrea, Araba)

Dokumentu mota: Grabatua

Sailkapena-1: Kasetea

Sailkapena-2: 5.2. SolasaldiakKas

Kanpo-deskripzioa: Kasete soila. Bi aldetatik grabatuta.

Edukia: A aldea - Avejas: Lehen kasetekoari jarraituz. - Canteras, y vida de los trabajadores de canteras: comida, vestido, horas de trabajo, jornal, etc. - La labranza. B aldea - Helechos. - Fuente junto a la casa vieja de los mikeletes de San Juan de Artia. - Elaboración de carbón de madrea: no de haya, sino más bien de roble. - Los nombres de los departamentos de la casa: No conocen el término "gela". - Elaboración de la sidra. - Cal y caleros. - Cuidado de los ganados en sus enfermedades.

Gaiak: Gandiaga galdezka eta Larreako familia (bi gizonezko eta emakumezko bat) edota inguruko lagunak ari dira erantzuten. Gaztelaniaz dago, jakina, elkarrizketa. Gaia: Herri haietako baserritarren lanbideen berri jakin nahi du bereziki Gandiagak.

Datazioa: Kaseteak ez du biderik ematen noiz grabatua den jakiteko; eta beste argibiderik ere ez dugu aurkitu.

Bestelako oharrak: Kasete honekin batera LFE-1 kasetea ere entzutekoa da, honen aurrekoa baita. Kasete honetan aitortzen du Gandiagak beldur handia diola oinaztarriari edo tximistari, bere arreba jo zuelako behin eta berak ere esperientzia gogorra izan zuelako: behin Enaitzen, ekaitzaren fenomenoa ezagutu nahian eserita zegoela, haize beroaren boladak bota egin omen zuen gizona hainbat metrotara. Ordutik beldur handia dio ekaitzari, eta ez da hori aitortzen lotsatzen.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa