Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: PBK

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Lankideak: Xabier Egaņa: Elkarrizketa Gandiagarekin

Iturriaren izena: [Paskual: bertsoak kantuz]

Argitalpen-datuak: Zuzenean grabatua, a.g., u.g.

Iturriaren urtea: 1983

Testu-kopurua: 2

Dokumentu mota: Grabatua

Sailkapena-1: Kasetea

Sailkapena-2: 5.4. KantaldiaKas

Kanpo-deskripzioa: Kasete grabatua. A aldetik bakarrik dago grabatuta, eta alde hori ere partez bakarrik. Beste dena hutsik dago.

Edukia: A) "Bazen gizon bat Paskual" bertsoak. Inolako aurkezpenik gabe dago kasetean bertsoen kantua. Hamabi ahapaldi dira. Bazen gizon bat, Paskual, begi-luzeena, igual; gizon harexen historioa nahi nuke nik kontatu ahal. Hanka oker, mihi totel, ez zuhur eta ez ergel, dena ikusi behar zuen hark, kuskusari huts, ezkibel. Basetxe baten bizitzen, beti zebilen han-hemen, zuhaitz artean, leiho ondotan, non zer ikus ahal zezakeen. Mutil zaharra zen gaisoa, baldarra zuen pausoa, bazterrik bazter, etxerik etxe miatzen zuen auzoa. Zuhaitz ostetan basoan Nor-nondik-zen arazoan, goroldioa irten zitzaion ia-ia gorputz osoan. Etxeen izkinaz izkina hamaika jira egina, han ari ohi zen leihorik leiho pixkat baztertuz gortina. Eskurik ia ez zuen, poltsikotan ohi zituen; enbor ta zango luze zelarik begiz zen nabarmenduen. Egunez bazen, egunez, sarritxo zebilen gauez, isilik eta kontu handiaz, parajerik gorderenez. Nexka zein neskatilari, berdin andre gazteari begiratuko zion ondotxo izkututik zelatari. Ikusi, dena ikusi, ez du besterik gutizi; ikusi-ala ikusiz gero badoakizu ihesi. Enbor, zango eta begi, zutik edota eseri, hor ari ohi da oraindik ere ikusgarririk baledi. Zeren ez bait zen hil inoiz non-nahi liteke edonoiz non zer ikusi ibili ohi den kuskusari den arrazoiz B) Gandiagaren eta Xabier Egaņaren arteko elkarrizketa.

Gaiak: Paskual-en bertsoen gaiari buruz, ik. "PASK" kodeko erregistroan. Ondoren Xabier Egaņarekin duen elkarrizketak ez du zerikusirik Paskual ipuinarekin; Jainkoaren presentzia sumatzeko bizitzako zeinu xume eta arrunten balioei buruzkoa da. Bereziki ezkontzari buruzkoa.

Datazioa: Ez dago ziur jakiterik noizkoa den kasetea; baina kontrakorik ezean, bertsoak argitaratu zitueneko urtea esleitu diogu. Urte hartan Arantzazun bizi zen Xabier Egaņa ere, Gandiagarekin batera.

Bestelako oharrak: "Bazen gizon bat Paskual" hasten den bertso-sorta Euskaltzaindiaren Lafitte-ri Omenaldia liburuan argitaratu zuen Gandiagak, sarreratxo batekin eta doinu eta guzti. Ik. "PASK" kodea duen fitxa, Iturrien datu-base honetan.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa