Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: ARPE-3

Autorea: Gandiaga, Bitoriano (galdegilea)

Lankideak: Pedro (Arrikurtzekoa) eta ama: solastariak / Bitoriano Gandiaga: grabatzailea

Iturriaren izena: [Arrikurtzeko Pedro eta amarekin elkarrizketan-3]

Argitalpen-datuak: Zuzenean grabaturiko kasetea, a.g., 1999-2000 [Arantzazu]

Iturriaren urtea: 2000 (?)

Dokumentu mota: Grabatua

Sailkapena-1: Kasetea

Sailkapena-2: 5.2. SolasaldiakKas

Kanpo-deskripzioa: Kasete soila. Bi aldetan grabatua (B aldearen lehen partea bakarrik): Elkarrizketa

Edukia: A aldea 1. Ikazkintza. 2. Karegintza. 3. Harrobiko lana (Arrikurtz gaineko harrobian). 4. Kontrabando edo estraperloa: Arabatik eta Arabara. 5. Auzoko eskola: Arantzazuko eskolatxoa. 6. Erlezantza. B aldea 1. Erlezantza.

Gaiak: Arantzazuko baserritarren lanbide hainbat.

Datazioa: Joseba Intxaustik Arantzazu. Euskal Santutegi bat XX. mendean libururako Arantzazu auzoari buruzko lankidetza eskatu zion Gandiagari. Badirudi horretarako bildu zuela informazioa; baina azkenean ez zuen artikulua lantzerik izan. Beraz, 1999 edo 2000. urtekotzat jo dezakegu.

Bestelako oharrak: Lau kasete bete zituen Gandiagak Arrikurtzeko Pedro eta amarekin elkarrizketan; eta gehiago ez zuen bete, kasete gehiagorik ez zuelako. Pedro solastariaren ama Araozkoa zen jaiotzez.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa