Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: ARPE-2

Autorea: Gandiaga, Bitoriano (galdegilea)

Lankideak: Pedro (Arrikurtzekoa) eta ama: solastariak / Bitoriano Gandiaga: grabatzailea

Iturriaren izena: [Arrikurtzeko Pedro eta amarekin elkarrizketan-2]

Argitalpen-datuak: Zuzenean grabaturiko kasetea, a.g., 1999-2000 [Arantzazu]

Iturriaren urtea: 2000 (?)

Dokumentu mota: Grabatua

Sailkapena-1: Kasetea

Sailkapena-2: 5.2. SolasaldiakKas

Kanpo-deskripzioa: Kasete soila. Bi aldetan grabatua: Elkarrizketa.

Edukia: A aldea Arantzazuko demografia eta populazioaz ari da kasetearen lehen partea: Gandiagak argitu nahi du 1950-1970 bitartean Arantzazun jaiotakoak eta hildakoak zenbat diren; eta konparatzeko 1970-1990 bitaretekoen berri. Oso garrantzizkotzat jotzen du hori jakitea, Arantzazu auzoaren bizitasunaren eboluzioa, orain, jaiotzarik ezean, bizitasuna galdu duelako. B aldea Etxeko eta baserriko lanei eta lanabesei buruz galdetzen du, horien izenak nola diren jasoz. Eta ondoren, gizonezkoen lanak zeintzuk diren baserrian eta gero zeintzuk diren emakumezkoarenak. Horien berri xeheak jasotzen saiatzen da.

Gaiak: Arantzazu auzoko demografia eta baserriko lanak eta ohiturak.

Datazioa: Joseba Intxaustik Arantzazu. Euskal Santutegi bat XX. mendean libururako Arantzazu auzoari buruzko lankidetza eskatu zion Gandiagari. Badirudi horretarako bildu zuela informazioa; baina azkenean ez zuen artikulua lantzerik izan. Beraz, 1999 edo 2000. urtekotzat jo dezakegu.

Bestelako oharrak: Lau kasete bete zituen Gandiagak Arrikurtzeko Pedro eta amarekin elkarrizketan; eta gehiago ez zuen bete, kasete gehiagorik ez zuelako.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa