Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: ABS

Autorea: Gandiaga, Bitoriano (galdetzailea)

Lankideak: Artetxe, Anastasia: kontalaria

Iturriaren izena: [Amarekin baserriaz eta Sanjoanez]

Argitalpen-datuak: Zuzenean grabatutako kasetea: 1, e.g. (Arratzu)

Iturriaren urtea: 1980 (?)

Dokumentu mota: Grabatua

Sailkapena-1: Kasetea

Sailkapena-2: 5.2. SolasaldiakKas

Kanpo-deskripzioa: Kasete soila. Bi aldetan grabatuta.

Edukia: A aldea: Amarekin ari da: Bitorianok galdetu eta amak erantzun (alaba tartean sartzen da batzutan, laguntzeko edo, ama gor xamarra dago eta). Solasgaiak: Ortuarien garaia: Babak, idarrak, porruak; lihoa (ez du ezagutu amak); garia ebaki eta jotzea; artoa eta horren erabilera; labartoa...; landetako belarrak; ira; fruta-arbolak; mahastia; sutarako egurra; Gabonetako sua; etxeko animalien ardura (gizonezkoen eta emakumezkoen arteko banaketa); erlea; txerriaren hilketa; Sanjoanak Arratzun... B aldea: 1. Amarekin eta arrebarekin jarraitzen du Bitorianok, bere galdeketa egiten. Solasgaiak: Sanjoanak: Erreturia, Sanjoan sorta, Sanjoan ura... 2. Amarena amaitutzat edo emanda, bi gizon sartzen dira, eta horiekin jarraitzen du Sanjoanari buruz hizketan: Sanjoan sua, Sanjoan sorta eta horren erabilera gero... 3. Hirugarren partea dator, beste lagun batzurekin (amakumeren bat tartean, eta Sanjoanari buruz jarraitzen dute -dirudienez Larrabetzun ari dira hizketan-, San Joanen ermitak...

Gaiak: Nekazaritzako lanak eta produktuak Animalien ardura baserrian Baserriko ohitura: txrri-hilketa, Gabonak, Sanjoanak

Datazioa: Gandiagaren ama 1981eko urtarrilan 5ean hil zen -bi hilabete doi-doi lehenago gizona hila zen, 1980ko azaroaren 5ean; hori baino bost urte gazteagoa zen emakumea-. Ama hori aski gortuta dago. Sanjoanetan egina denez elkarrizketa, aita ere bizi zen artean, baina ez du solasean parte hartzen. 1980ko ekainekoa edo lehenagokoa izan behar du grabaketak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa