Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: MGB

Autorea: Gandiaga, Bitoriano (galdegilea)

Lankideak: Milikuakoak eta Goikobentakoak (erantzun-emaleak)

Iturriaren izena: [Milikua eta Goikobentakoekin elkarrizketan]

Argitalpen-datuak: Zuzenean grabatua, 1998 (?), a.g. (Arantzazu)

Iturriaren urtea: 1998 (?)

Testu-kopurua: 4

Dokumentu mota: Grabatua

Sailkapena-1: Kasetea

Sailkapena-2: 5.2. SolasaldiakKas

Kanpo-deskripzioa: Kasete grabatua. A aldean bakarrik grabatua: aldearen erdia edo.

Edukia: Bitoriano Gandiaga galdezka joan zitzaien Milikuako Felisarekin eta Goiko Bentakoekin egindako elkarrizketa. Honako lau zati hauek bereiz daitezke grabazioan: A) Gandiaga bera kanta zahar bat kantatzen ari da hasieran. B) Felisarekin elkarrizketan dihardu nahikoa luze, Pelay Orozkok eta lagunek Arantzazun egin ohi zituzten oporraldiei buruz. C) Goiko Bentakoekin elkarrizketan dihardu gai berberari buruz. D) Beraiekin elkarrizketa txikia Arantzazuko toponimiaz: Kurtzegorri, Kurtzipizio, Peņakulo, Azkartza, etab.

Gaiak: Pelay Orozkori eta lagunei buruz: Arantzazun igarotzen zituzten oporraldietan zer egiten zuten eta nondik nora ibiltzen ziren, etab. Beren iritzia Pelay Orozkori buruz.

Datazioa: Pelay Orozko hil ondorengoa da: 1998ko otsailaren 15ean hil zen Pelay Orozco; beraz, 1998koa izan daiteke agian kasetea. Ordukoa du Gandiagak haren oroitzapenetan idatzitako artikulua ere (Arantzazu aldizkaria, 782, 1998, 6-7 or.).

Bestelako oharrak: Gandiagak Pelay Orozkorekin harreman handia izan zuen, biak ibiltzen zirelako Oteizaren lantegian Arantzazun.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa