Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: EET

Autorea: Oskarbi

Lankideak: Bitoriano Gandiaga: "Euskara eta txakolina" / H.M. Millafranka: Estudioa / Bixente Ameztoy:Azala / Jesus Uriarte: Argazkiak / Hainbat: Bestelako testu eta musikak

Iturriaren izena: Euskera eta Txakolina (Oskarbi)

Argitalpen-datuak: Elkar, Donostia, D.L. 1979

Iturriaren urtea: 1979

Testu-kopurua: 1 (7)

Dokumentu mota: Grabatua: Estereo

Sailkapena-1: Kasetea

Sailkapena-2: 5.4. KantaldiaKas

Kanpo-deskripzioa: Kasetea. Bi aldetatik grabatua: 7 kanta.

Edukia: Zazpi abestik osatzen dute kasetea: bi A aldean, eta bost B aldean. Grabaturiko abestietan aurrena eta kaseteari izena ematen diona Gandiagarena da: "Euskara eta txakolina" (A, 1).

Gaiak: Gai ezberdineko kantak daude. Gandiagaren kantaren gaia: Euskara.

Datazioa: 1979koa da kasetea. Bertako Gandiagaren testua ere kanta-taldearentzat idatzia dela dirudi: 1979. Oskarbi, Antologia. Esperantzari leihoa bat CD-ko liburuskan 1980an grabatutzat ematen du kanta hau, baina kaseteak 1979. urtea dakar. Dirudienez, Oskarbik kasetea atera zuen 1979an eta ondoren horko kanta berberak disko handian grabatu zituen, tiulu berberarekin, 1980an. Azken iturri hau darabil nonbait Oskarbi, Antologia. Esperantzazi leiho bat izeneko CDak (2004).

Bestelako oharrak: Oskarbik lehenago grabatua zuen Gandiagaren testutan oinarrituriko kantarik, "Eskutari" izeneko kasetean (1972) eta "Hitz urri batzuk" diskoan (1976) -diska horri ere Gandiagaren beraren kantetako batek eman zion izena-. w

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa