Autorea: Ezkiaga, Patxi / Gandiaga, Bitoriano
Lankideak: Gaztelaniazko itzulpena: Jorge G. Aranguren
Iturriaren izena: Jaunarekin supazterrean. Gandiaga oroituz / Al amor de la lumbre. Recordando a Gandiaga
Bilduma: Ostertza saila
Argitalpen-datuak: Arantzazu EF, Ońati, 2003, 150 or.
Iturriaren urtea: 2003
Orrialde-kopurua: 150
Testu-kopurua: 48
Dokumentu mota: Inprimatua
Sailkapena-1: 1.1.3. Liburua
Sailkapena-2: 1.1.3. Liburua-K
Kanpo-deskripzioa: I. Liburu inprimatua (19,5 x 12,5) - Kartulinazko azala. II. Olerkiak orrialde banatan hasten dira, euskarazko testua orrialde bakoitietan eta gaztelaniazko itzulpena ezkerreko bikoitietan. Titulu eta guzti doaz Ezkiagaren olerkiak; eta bakoitzaren buruan Gandiagaren olerki txikitxo bana dago jarrita.
Edukia: A) Aurkezpena (Patxi Ezkiaga). B) 48 olerki, bi ataletan sailkatuak: 1. Heiagorak / Súplicas - 2. Bidaztiak / De camino. C) Olerki bakoitzaren buruan, Gandiagaren beste hainbeste testu txiki. D) Olerki guztien, Ezkiagarenen eta Gandiagarenen gaztelaniazko itzulpena, orrialde bikoitietan emana.
Gaiak: Olerkietako asko mendi-giroan idatzitako otoitzak dira: Belaguan, hain zuzen ere, izadiarekin komunioan. Otoitz laburrak dira oro har Gandiagarenak ere, edota bizi esperientziari buruzko gogapen apurrak.
Datazioa: Gandiagaren otoitz-gogapen ia denak bere bizitzako azken 10 urteetan diatziak dira: 1990-2000 urteen bitartean.
Bestelako oharrak: Patxi Ezkiaga liburuaren autore nagusiak berak nahi izan zuen Gandiagaren omenez atera bere olerki-liburua. Editoreak iradokita, haren olerki bakoitzaren buruan Gandiagaren olerki edo pentsamendu bana eman zuen liburuak. Horiek denak artean inon argitaratu gabe zeuden. Gerora horietako batzuk Ezkiagak berak editatuko Jainkominez liburuan (2005) sartuta daude. Azpitituluak dioenez, aurkezpenean aitortzen duenez, Gandiaga zenari miresmenez eskainitako liburua da.