Bitoriano Gandiaga

Edizio kritikoaren iturriak: AOSA

Autorea: Gandiaga, Bitoriano

Iturriaren izena: Argi oneko poema. Olerti sariketa 1963

Argitalpen-datuak: Daktilografiatuen sorta, 11 orri

Iturriaren urtea: 1963~

Orrialde-kopurua: 11 orri

Testu-kopurua: 10

Dokumentu mota: Daktilografiatua

Sailkapena-1: Sorta

Sailkapena-2: 1.1.1. Liburua-G

Kanpo-deskripzioa: Koartila edo Din-A-5 tamainako 11 orriko sorta da, 1963an Olerti literatur aldizkariak antolaturiko sariketara bidaltzeko paratu zuena nonbait. Horretarako zikineko paperak erabili zituen, atzetik inprimatuta edo idatzia daudenak: batzuetan Elorri liburukoko azken olerkitxoa ageri da -inprimategiko proben paperakitxuraz-; beste paperak, berriz, 1955-56 urte santuko barkamen edo indulgentziaren berri emateko erabilitako kartelen zatiak dira. Sortan zenbakituta daude orriak 23tik hasi eta 33ra arte.

Edukia: 10 olerki dira. 1964an argitaratu zituen denak Olerti sortak (1964, I-II zenbakian). Eta ondoren, ABG liburuan sartu zituen denak.

Gaiak: Izadia da olerki hauetako gairik erabiliena.

Datazioa: Ez dago agian zehazki jakiterik, Elorri argitaratu ondorengoak dira makinazko kopian behintzat, horietako batzuren atzean ageri baita Elorri liburuaren azken orrialdearen inprenta-probako olerkitxoa, LSA iturrian bezala. Testu hauen aurreragoko berririk ez dugu oraingoz. Beraz, 1963. urteko idazte-data eman diegu poema honetako olerkiei.

Bestelako oharrak: Uste izatekoa da sorta hau berau ez zuela Olerti-ra bidali, honen kopiaren bat baino, garbian egina; eta hemen ageri diren eskuzko zuzenketak sartuta. Baina sorta hori ez dugu aurkitu. Ikusten denez, Elorri argitaratu (1962) eta 1968an Oteitzarekin topo egin bitarteko urteetan ere idatzi egiten zuen Gandiagak, eta ez dena paper-saskira botatzen, sorta honetan ageri denez.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa